Category Archives: Bizkaia

Euskan kostaldean bandera beltzak – 2019

Ekologistak Martxan-ek hiru beltzune ikusi ditu Gipuzkoan eta Bizkaian: Zumaia inguruan plastikoz gainezka ageri dela eta Bizkaiako Petronorren findegia (Muskiz) eta Getxoko portua iristen diren gurutzaontziengatik.

Ur Publikoa Plataforma aurkeztu dute Bizkaian

Uraren Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztu zen Bilbon dozenaka gizarte-eragile eta elkartek osatzen duten Ur Publikoa Plataforma, Bizkaian uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria lortzeko asmoarekin.

BBVAren aurkako ekintza berria haren batzar nagusian

BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute.
Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.

Zabalgarbiri buruzko agerraldia Ingurumen Batzordean

EH BILDU legebiltzarkide taldeak hala eskatuta, Ekologistak Martxan Bizkaiak, ZERO ZABOR BIZKAIAN plataformako kideak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean agerraldia egin du Zabalgarbiren jardueraren gainean antzemandako arazoen berri emateko, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu beharrekoak.

Aurreskua Gernikako eukaliptopean

Kolore Guztietako Basoak, bertoko basoa berreskuratzeko eta egungo basogintza intentsibo eredua gainditzeko lan egiten duen plataformak, jolas egiteko, kritikarako eta dibulgaziorako egun bat antolatu du azaroaren 24an. Ekitaldia Gernikan ospatuko da, eta helburua da eukaliptoak dakartzan arriskuak ikusaraztea. Beste kontinente batean jatorria duen espezie horrek ingurumena larriki kaltetzen du, batez ere, Bizkaiko hainbat herritan gertatzen den bezala, hektarea askotako monolaborantzarekin.

Ekologistak Martxanek Zallan animalia basatientzako pasaguneak jartzea eskatu du

Talde ekologistak, Eguzki eta Otsoaren taldeekin batera, idatzi bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko sailean. Bertan, Zallako udalerriko BI-636 errepidean, Bolunburu eta La Herrera zonaldeetan jasotzen diren animalia basatien auto harrapaketak salatzen dituzte.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

Plastikoaren gehiegizko erabileraren aurrean harturiko jarrera

Uztailaren 1ean Plastikoen murrizketarako-errege dekretua sartu da indarrean. Dekretu honen ondorioz dendek ezin izango dituzte erabilera bakarreko plastikozko poltsarik debalde eman (soltean erosten diren produktuen poltsak izan ezik, garbitasuneko arrazoiak direla medio).

Plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen dituen arazo larriak kontuan izanik, Zero Zabor Bizkaia Plataformak indarrean jarri berri den neurria beharrezkoa dela onartu du, nahikoa ez den arren.

Ekologistak Martxan Bizkaia Ikerlari baten bila dabil

Ekologistak Martxan BIZKAIA erakundeak: Lankidetzako proiektu batean lan egiteko ikerlari bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan. Kurrikulumak jasotzeko epea uztailaren 6an bukatuko da. Interesatuek bidali kurrikuluma komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera. IKERLARIAK LAN EGITEKO BALDINTZAK. Lan egingo duen proiektuaren gaia “Trantsizio energetiko demokratikaok” da. Egin beharreko lanak: Txosten nagusia osatzea Ikerketa-kasu bat burutzea Ikerketaren argitalpenarekin lagundu (liburu edo […]

Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.

Ekologistak Martxanek kontrolik gabeko isurketak salatu ditu Ortuellan

Gaur goizean Ekologistak Martxan-ek salaketa jarrri du Hierros y Metales Gutram S.L. enpresaren aurka. Informazio iturri desberdinen arabera, enpresak osasun publikoaren eta bereziki langileen osasunaren aurkako legez kontrako ekintzak egingo lituzke, hondakinen kontrolik gabe isurketak eta emisio atmosferikoak besteak beste.

ZERO ZABOR BIZKAIA PLATAFORMA, BIZKAIAN 2017. URTEAN SORTURIKO HONDAKINEN GAINEKO DATUAK DIRELA ETA

Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-oharrak, eta, gogora dezagun, Hondakinen Kudeaketa barne hartzen duen Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburu Elena Unzuetaren ahotan, egundoko asebetetzea erakutsi zuen Bizkaian “Birziklatzeko Gaikako Bilketaren tasa” asko handitu delako: 2016an, % 42koa izan zen; 2017an, berriz, 47,5ekoa (foru-erakundearen datuen arabera). Iazko ehuneko horrekin, gertuago geundeke EBk 2020rako ezarririko % 50eko helburutik.

Ekologistak Martxanen ustez Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak (EAJ-PSOE) ez du Pagasarri Mendiko Plan Bereziaren gaineko ardurarik hartzen 

Talde ekologistak, 2008an onartu zen Pagasarriko Plan Bereziaren garapen osoa eskatu du Udaletxean.
10 urte hauetan, adostu ziren neurrietatik gehienak bete ez direla salatu dute ekologistek, bertako basoaren berreskurapenerako basoberriketarako plana edota ingurunearen interpretaziorako zentruaren eraikuntza, besteak beste.
Udaletxeko gobernu taldeak orain arte eginiko lana defendatu du baina Pagasarriko Plan Bereziak bultzada bat behar duela onartu du ere, udaletxeko arlo ezberdinen arteko koordinazio beharra azpimarratuz.

‘Rios Hormonados’ txostenak agerian uzten du Estatu mailako zein Euskadiko ibaiek duten plagizida maila altua

2016an 47 sustantzia plagizida ezberdin topatu ziren espainiar Estatuko ibaietan.
Euskadin aztertutako 55 sustantzietatik 17 topatu dira. 17 horietatik 14 disruptore endokrinoak izan daitezke eta 15 legez kanpokoak dira, lindanoa eta susimeroak barne.
Topatutako pestiziden %70a duten kutsadura mailarengatik debekaturik daude eta erdia baino gehiago disruptre endokrinoak dira.
Ibai arrorik kutsatuenak nekazaritza intentsibo maila altua dutenak dira.

Erosketarik gabeko eguna: gutxiago kontsumitu zoriontsuago izateko

(cast) Desde Sagarrak-Ekologistak Martxan, nos sumamos al Día Sin Compras, una jornada de huelga simbólica de consumidoras y consumidores que se organiza a nivel internacional en contraposición al Viernes Negro (Black Friday). Con esta campaña, además de denunciar los impactos sociales y ambientales del consumismo, las organizaciones ecologistas hemos señalado al consumo compulsivo como un factor de infelicidad humana y he invitamos a construir alternativas de consumo transformador que nos pueden ayudar a ser más felices.