Ekologistak Martxan Bizkaiak, Bizizaleak Kultur Elkarteak, Sagarrak eta Dorretxe Elkarteek III. Baso Jardunaldiak antolatu dituzte, Euskadiko baso autoktonoaren balio naturalak zabaltzeko, baso-azalera handitzeko eta biodibertsitatea hobetzeko asmoz.
Euskadiko eta Menako Haraneko (Burgos) basoei loturiko hainbat alderdiri buruz jardungo dute hamar adituk jardunaldi hauetan. Gaurko baso-kudeaketa pinu eta eukaliptoen landaketetan oinarrituta dago, eta, horren ondorioz, Euskadiko basoetako egoera zaila aztertuko da; klima-aldaketaren erronkak ere aztertuko dira testuinguru horretan. Era berean, kontserbazioa, ekoizpen ekonomikoa eta olgeta uztartuko dituen baso-kudeaketaren aldeko gizarte-, udal- eta eskualde- ekimen berritzaileak erakutsiko dira.
Jardunaldiak martxoaren 13an, 15ean, 20an eta 22an izango dira, 19:00etan, La Bolsa Udaltegian (Pelota Kalea 10, 3. solairua, Bilbo). Martxoaren 24an egun osoko irteera teknikoa egingo da, Menako Haranean garatzen den basogintza bertatik bertara ezagutzeko.