(ARGIAtik)
Argazkiak: Ecuadoretxea
Aurten ere egin dute. Euskalduna Jauregian BBVAren Akziodunen Batzarra egiten ari ziren bitartean, hainbat ekintzailek beren burutik behera pintura gorria bota dute 500 euroko bileteak eskuan zituzten bitartean. “Bankuak irabaziak lortzeko garatzen dituen zenbait jarduera salatzea eta euskal erakundeen eskutik jasotzen duen mesede-tratua salatzea izan da ekintza honen helburua”, adierazi dutenez.
BBVAren kontrako Plataformako eta EHk Kapitalari Planto! kanpainiako kideek egin dute protesta. 2008tik urtero egiten duten ekimena da. Pintura gorriarekin banku honen jarduera askok pertsona eta kolektibo ugariren gain eragiten dituzten ondorio latzak irudikatu nahi dituzte.
Bi plataformen bozeramaileek duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarraren aurrean protestatzen hasteko arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dutela adierazi dute. Arrazoi hauen artean, hurrengoak, komunikatu dutenez:
Batetik, BBVA liderra da Espainiako bankuen artean armagintza-industriarekiko inbertsioetan. Azken bost urteetan 2.678 milioi bideratu ditu hainbat enpresa finantzatzera, Maxam, General Dynamics, Airbus edo Boeing kasu. Enpresa hauek guda ugaritan erabiliak diren zenbait arma mota egiten dituzte, munduan zehar milioika pertsonen heriotza eta behartutako lekualdaketa eraginez.
Bestetik, nahiz eta banku-erreskatetik 13.000 milioi euro baino gehiago eskuratu dituen, erakunde honek urtero ehunka familia beren etxeetatik botatzen jarraitzen duela salatu dute, salatu dutenez, praktika hau gelditu izana badu ere.
Horrez gain, “pentsioen pribatizazioan sakontzeko presioa eragiten duen banku-lobbyaren parte da”, pertsona jubilatuen erabateko gehiengoa gaur egun babesten duen eredu publikoaren kalterako.
Azkenik, banku honek mundu osoan ingurugiro- zein gizarte-inpaktu larriak eragiten dituzten makroproiektuak finantzatzen jarraitzen duela salatu dute. Honakoak aipatu dituzte: Hidroituango megaproiektua Kolonbian, 13.000 pertsona lekualdatu dituena eta presaren aurka ziharduten zazpi ekintzaileren hilketa ekarri duena; eta Isiluko presaren eraikuntza, Kurdistan turkiarrean kokatzen dena, eta inguruko bizilagunak kaltzetzen dituzten ingurugiro-, gizarte- eta kultura-inpaktu larriak eragiten ari dena.
Banketxearen irabazien iturri diren jarduera kaltegarrietaz gain, ekintzaileek Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dioten “mesede-tratua” salatu nahi izan dute. Sozietate-zergaren beherapenaren bitartez edota bankuarentzat mesedegarri diren akordiak sinatuz. “Hainbat urtez erabilpenik gabe dagoen Bilboko “BBVA dorrea”-ren erreskatea kasu, funts publikoen bitartez bideratutakoa”.
Kumunikabideetatik:
- https://www.eitb.eus/es/
noticias/economia/videos/ detalle/6268912/video- antiarmamentistas-se-echan- pintura-roja-junta-bbva- bilbao/ - www.argia.eus/albistea/bbva-
bankuaren-irabaziak-odolez- zikindurik-daudela-salatu- dute-bilbon - https://bilbotarra.naiz.eus/
eu/info_bilbotarra/20190315/ protesta-antiarmamentistica- ante-la-junta-del-bbva?fbclid= IwAR2j- 3YXQC7rYx1femZHOGJlfjCi- UqrJ6bDGBLDPYluoM_9msPHL8UiRn -
Antiarmamentistas protestan con pintura roja ante
la Junta del BBVA