Ekologistak Martxan BIZKAIA erakundeak:
Lankidetzako proiektu batean lan egiteko ikerlari bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.
Kurrikulumak jasotzeko epea uztailaren 6an bukatuko da. Interesatuek bidali kurrikuluma komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera.
IKERLARIAK LAN EGITEKO BALDINTZAK. Lan egingo duen proiektuaren gaia “Trantsizio energetiko demokratikaok” da.
Egin beharreko lanak:
- Txosten nagusia osatzea
- Ikerketa-kasu bat burutzea
- Ikerketaren argitalpenarekin lagundu (liburu edo liburuxka formatuan)
- Ikerketaren harira argitaratuko diren bideo laburren gidoietan laguntzea
- Antolatuko diren Nazioarteko Konferentzian, Uda ikastaro eta Mintegietan laguntzea
- Lan taldearen dinamizazioa eta ikertzaileak koordinatzea: proiektuan parte hartzen duten beste ikerlarien lana kudeatu
- Proiektuak dituen hainbat ekimenetan laguntzea
- UPV/EHU eta ISF-MGIrekin komunikazioa sendotu eta Ekologistak Martxanekin TRADENER poiektuaren barne komunikazioa landu
Liberatuaren derrigorrezko ezaugarriak:
- Lizentziadun edo maila altuagoko titulua izatea
- Lan talde anitzen koordinazioan esperientzia bermatua izatea
- Euskal Herriko eredu energetikoaz ezagutza izatea
- Ekofeminismoaz eta demokrazia partehartzaileaz ezagutza izatea. Emakume eta Energia taldeetan partaidetza baloratuko da
- Lankidetzako proiektuen kudeaketa ezagutzea, Jaurlaritzaren eskakizunekin ohituta egotea
- Ekologistak Martxanen lana ezagutzea eta ahal bada lan talde baten parte izatea
- Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez oso ondo hitz egitea eta idaztea. Frantsesa ere baloratuko da
Lan baldintzak:
Aurkezten diren pertsonekin kontratuaren ezaugarriak adostuko dira.
Lan denbora proiektuaren amaierara mugatua dago.