
Arabako ibaiek ez dute hobera egiten, ezta 12 urteko luzapenekin ere
Arabako lurralde historikoa 733 km-ko ibaiek osatzen dute, 10 arro hidrografikotan banatuta (Zadorra,
Ibaizabal, Puron, Omezillo, Ega Arakil, Deba, Baias, Ebro eta Inglares). Ibaien ezaugarrien arabera, guztira
46 ur-masatan banatzen dira ibaiak, eta unitate hori da Uraren Esparru Zuzentarauak (2000) kudeaketa eta
ebaluazio-unitate gisa ezarritako unitatea.