Talde ekologistak, Eguzki eta Otsoaren taldeekin batera, idatzi bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko sailean. Bertan, Zallako udalerriko BI-636 errepidean, Bolunburu eta La Herrera zonaldeetan jasotzen diren animalia basatien auto harrapaketak salatzen dituzte.
Egoera honen aurrean aldundiak neurriak har ditzan eskatu dute hiru elkarteek, izan ere, azken 6 urteetan, kirikiñoez gain, 25 animalia basati harrapatu dituzte aipaturiko guneetan.
Aipatzekoa da, animalia espezie batzuk gainera babestuak daudela Euskadin, hauetariko asko Mehatxaturiko Espezieen Euskal Katalgoan jasorik daude, DESAGERTZE ARRISKUAN; lepahoria, ipurtatsa edota urtxakurra adibidez.
Idatzi osoa irakurri hemen (gaztelaniaz)