Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

Egoera honen ondorioz lindanoaren presentzia nabaria da gure artean. Ezagunak dira honako kutsadura guneak: Oiolako urtegia (Barakaldo), Zadorra ibaia (Gasteiz) edota Lemoiz. Enpresek, produktu hauek legez kanpoko era tamalgarri batez deuseztatzen zituzten, nahiz eta produktuen arriskua ezagutu. Seguruenik lindanoaren isurketak kobazulo edota bide desberdinetan egin ziren. Hondakin hauek, eurite eta lur mugimenduen eraginez, ibaietan bukatu dute eta horren ondorioz ezinezkoa da isurketen puntu zehatzak zeintzuk diren jakitea. Nahiz eta lindanoa orain dela urte nahikotxo debekatu, gaur egun ere substantzia hau gure ibai eta erreketan aurki dezakgu.

Isurketa puntu batzuk, lindano enpresetan lan egin zuten langileen testigantzei esker aurkitu dira, Lemoizko Jata zabortegiaren kasua adibidez. Ecologistak en Accion eratu berri den Fíltrala plataformaren kide egin da. Plataforma honi esker pertsona independienteek era anonimoan salaketa desberdinak egin ditzakete. Plataforma berriarekin batera, talde ekologistak #EnBuscaDelLindano (#LindanoarenBila) kanpaina abiarazi du. Honen helburua, lindanoarekin lan egin duten langileekin kontaktatzea da, legez kanpoko isurketen inguruko informazioa Ecologistas en Accion taldearekin elkarbanatzea alegia. Agintariei kutsaturiko guneak deskontaminatzeko eskatu nahi badiegu, informazio hauek beharrezkoak ditugu.

  • Twitter
  • Facebook