Aurtengo Ekozinemaldiak ura eta energia izango ditu ardatz
Ekologia sozialari buruzko erakustaldiaren hamaikagarren edizioak ura eta energía izango ditu ardatz, ingurumen aktibistek pairatzen duten errepresioa salatzeko helburuz.
Zinema erakustaldia martxoaren 20tik 30era bitartean ospatuko da Euskal Herriko 18 udalerritan.
5 dokumental luzeez eta 2 dokumental laburrez osatutako aukeraketaz disfrutatu ahal izango du publikoak, Brasil, Honduras, Guatemala, Argentina, AEBak eta Euskal Herriko hainbat ingurumen gatazka ezagutzeko.