CETAren aurkako mobilizazioak Donostia, Bilbo eta Gasteizen

Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza eta ekonomia ituna (CETA) baieztapenerako azken fasean dago. Europar Parlamentuak akordioa bere osotasunean bozkatuko du osoko bilkuran datorren otsailaren 15ean.

EAJ,  PSE eta PP alderdiek, Europa eta Kanada arteko CETA merkataritza hitzarmena maite dutela erakutsi dute hainbat aldiz. Hori dela eta, gaur, otsailak 14, San Balentin edo maiteminduen eguna ospatzen denez, EHTTIP EZ kanpainak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Gutunak, Bilbo, Gasteiz eta Donostian elkarretaratzeak antolatu dituzte EAJ, PSE eta PPko egoitzen aurrean.

EAJren aurkako Komunikatua

Argazkiak

 

  • Twitter
  • Facebook