Ekologistak Martxanek II. Baso Jardunaldiak antolatu ditu

Euskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko asmoz antolatu dituzte Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkarteek, Bilboko Udalaren diru-laguntzarekin, azaroaren 8tik 19ra bitartean gauzatuko diren bigaren jardunaldi hauek. Bost egunetan zehar, hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan. + Kartela ikusi Azaroaren 8an, asteartea, jardunadiak aurkeztuko dira eta Euskadiko basoei […]

  • Twitter
  • Facebook

Bost lagunetik bik ozonoz kutsatutako airea arnastu dute Euskadin

Euskadiko 860.000 biztanlek ozonoz kutsatutako airea arnastu dute 2016ko udaberrian eta udan. Ecologistas en Acción elkarteak prestatutako Ozono Kutsadurari buruzko txostenak argi utzi du biztanleen % 40 eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen % 75 Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako gehienezko ozono-mailetatik gora daudela. Egoera meteorologikoa, klima-aldaketa, trafikoaren gorakada, ibilgailuen emisioen iruzurra eta gobernuak ,energia berriztagarrien ordez, energia zikinen alde egitea, horiek guztiak dira, besteak beste, herritarren osasunari, laborantzari eta espazio naturalei muin-muinetik eragiten dien arazoaren iturburuak.

  • Twitter
  • Facebook

Gai organikoentzako edukiontzia Basauriko auzo guztietara

Hauxe dugu Sagarrak-Ekologistak Martxan irudikatu nahi izan zuena, atzokoan, Pozokoetxe auzoan. Bertako kontainer bar hartu eta, sokaz loturik, sokatira egin zuten ekologistek, Basozelaiko eta Larrazabaleko auzokike talde batek. «Eraman/ekarri edukiontzi organikoa zure auzora» «Bihurtu hondakin organikoak ongarri» lelopetan kanpainari ekin diote ekologistek eta Basauriko auzokideek. Asmoa da auzotarrei kontzientzia harraraztea zaborretik hondakin organikoak bereizteak duen […]

  • Twitter
  • Facebook

Bilboko Udalak Bolintxu deusezten jarraitzen duela salatu du Ekologistak Martxanek

Proiektuaren baitan topatu ziren irregulartasunak eta ingurumenean zuen eragin txarra zela eta 2016ko otsailean eten egin zen harrobiko jarduera. Bilboko Udaleko Ingurumen sailak proiektua modifikatzeko eskaera egin zion Cementos Rezola enpresari.

Isurketak irailetik berriz ere martxan direla salatu du Ekologistak Martxanek, Bizkaiko Foru Aldundiak txostena (bioaniztasunean konpetentea) aurkeztu aurretik eta interesa duten alderdiei ofizialki jakinarazi gabe ( Ekologistak Martxan eta bizilagunen elkarteak ).

  • Twitter
  • Facebook

U-12: Iberdrola eta BBVA Latinoamerikatik at! (I)

Urriaren 12an Ameriketako (Abya Yala deitzen dutena) herriek ospatzen duten haien Espainaren aurreko eta kolonialismoaren aurkako erresistentzia. Nola ez, kolonialismo horrek jarraitu du. Hemengo ordezkari nagusienak Iberdrola eta BBVA ditugu. BBVA kontinente horretan gauzatzen diren egitasmo erraldoiak finanzatzen. Beraz, horretaz etekin handia lortzen. Azkena, adibidez, izan da Perun Kamiseatik abiatuko den gasbide berri bat, GPS-a (Hegoaldeko Gasbide Peruarra). Peruko Amazonia zeharkatuko du, Andeen gainetik, kostalderaino. Honen aurrekontua 1.248 milioi eurokoa, beraz etekina ziurtatuta dago.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek ‘La Huertakan’ izandako ekintza bandalikoak salatu ditu

Barakaldoko herri baratz taldeak eta Ekologistak Martxanek uda honetan “La Huertaka” herri baratz kolektiboan zenbait ekintza bandaliko gertatu direla salatu dute, Lutxana auzoan. Beste batzuen artean, hainbat aldiz, barazkiak suntsitu eta lapurtu dituzte eta egurrez egindako eserleku bat desagertu egin da ere azken hilabetean.

  • Twitter
  • Facebook

Donostiako udala Belartzako legez kontrako lanen laguntzaile

Betelana lau hilabetez geldituta egon ostean, berriro ere materialak isuri eta metatzeari ekin diote, gure iritziz guztiz ilegala den jardueran. Harriek beheko harrobian dute jatorria eta udaberrian legez kontra ari zirela salatu bagenuen ere, Udalak ekidin ez ezik, baimendu egin zituen araudia hautsiz. Orain Udala orduan bezala beste aldera begira dabil irregulartasun guztien ezinbesteko laguntzaile bilakatu delarik.

  • Twitter
  • Facebook

‘La Huertaka’ bideoak ikus-entzunezko saria eskuratu du Sutondotik Plazara lehiaketan

Ekologistak Martxanek sustatutako ‘La Huertaka’, Barakaldoko hiri ortuen ekimenak, Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeak eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorrak, Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Hands of the Land for food Sovereignty elkarteen artean antolaturiko Sutondotik Plazara lehiaketaren ikus-entzunezko saria eskuratu du. Sari moduan, 100€ eskuratzeaz gain, NYÉLÉNI Europako 2. Foroan parte hartzeko aukera eskeintzen da, urriak 26tik 30era bitartean Errumanian.

  • Twitter
  • Facebook

Uribarrin parking berririk ez!

Uribarriko bizilagun talde batek eta Sagarrak- Ekologistak Martxan taldeak Udalak, Uribarri auzoan, eraiki nahi duen aparkaleku berri baten kontra bildutako lehenengo sinadurak batu eta Udal erregistroan sartu dituzte.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek energia trantsizioei buruzko Nazioarteko II. Topaketa antolatu du Bilbon

Irailaren 22 eta 23an izango dute leku Bilbon Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean antolaturiko Nazioarteko Topaketa hauen bigarren edizioa.
Nazioarte mailako hainbat aditu eta ekintzailek energia alorrean, iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu azalduko dute.
Alderdi politiko eta sindikatuek partehartzea izango dute, ikerlariekin batera eztabaidarako gunea sortuz.

  • Twitter
  • Facebook

Erailketa berrien aurrean elkartasuna

Ekologistak Martxanek elkartasuna adierazi dio Honduraseko COPINH elkarteari, berriro ere haren kidea zen Lesbia Yaneth Urquía eraila izan eta gero eta Filipinetako Klima Justiziaren aldeko Mugimendua eta KILUSAN taldeari Gloria Capitán “Ate Glo-ren” erailketarengatik.

  • Twitter
  • Facebook

VI. Ekomartxa Euskal Herritik abiatuko da “Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean

Ecologistas en Acción konfederazioak eta Ekologistak Martxanek antolatzen duten Ekomartxaren VI. edizioak datorren uztailaren 16ean hasi eta 15 egunetan zehar kantauriar kostaldeko hainbat herri eta paisaia zeharkatuko ditu, uztailaren 30ean Xixonen amaituz. “Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean, ibilbide honen helburu nagusia aldaketa klimatikoak gure kostaldean duen eraginaz kontzientziatzea eta jasangarria ez den hazkundea salatzea da, baita bertako balio naturalez gozatzea ere.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek Brasilgo MABarekin elkartasuna adierazten du

Ekologistak Martxan Brasilgo MABarekin (Urtegiengatik Kaltetutakoen Mugimendua) bat egiten du bere ekintzailea zen Nilce de Souza Magalhães ‘Nicinha’ren heriotzaren aurrean. Elkartasuna adierzten diegu MABeko kideei eta Nicinha’ren sendiari eta Justizia aldarrikatzen dugu. Aldi berean bere heriotza bere ekintzaile jardueraren ondoria izan denez, Jirau urtegiaren aurka egiten dugu eta MABekin batera, baita proposatzen diren urtegi guztien aurka ere.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek lau bandera beltz ezarri ditu EAEko kostaldean

Ekologistak Martxanek, EAEko kostaldearen egoera aztertzen duen bandera beltzen txostena aurkeztu du. Helburua gizartea kontzientzia da, ekosistemen jarraitutasuna kolokan dagoela azpimarratuz. Kutsadura maila eta kudeaketa txarra irizpideak jarraituz, EAEn 4 bandera beltz ezarri dituzte, Muskiz eta Laida eta Laga BIzkaian eta Oribarzar hondartza eta Oriako itsadarra Gipuzkoan.

  • Twitter
  • Facebook

HONDAKINAK ERRAUSTEA EZ DA IRTENBIDEA…

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, OZEN ETA ARGI adierazi nahi dugu: badaude hondakinak kudeatzeko beste sistema batzuk, osasunarekin eta ingurumenarekin bat datozenak. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten. Europako legeriak ere horixe esaten du; balorizazio energetikoa ahalbidetzen duen errausketa, Hondakinen Tratamenduaren jerarkian azken aurreneko lekuan kokatzen du, zaborra hondakindegira bidaltzea baino hobea, baina nola ez prebentzio […]

  • Twitter
  • Facebook

GELDIARAZITA BELARTZA-HARROBIKO LANAK (MERCADONA)

(cast) Ayer se firmó la Orden de Paralización cautelar de todos los trabajos en el ámbito de Belartza-Cantera y, por la tarde, fue entregada en obra por la Guardia Municipal. El Ayuntamiento reconoce así que se está incumpliendo la Ley de Suelo, en su artículo 172.2. Nosotros ya lo habíamos denunciado. Casi 2 meses después de la primera denuncia, ayer, el Concejal de Urbanismo, Enrique Ramos firmó la Orden de Paralización, curiosamente unos días después de haber declarado, una vez más, que todo era legal, y que los trabajos eran labores previas. Han desmontado una cantera entera, incluyendo el túnel de acceso a Belartza, han movido miles de toneladas de materiales con actuaciones también contrarias a la legalidad, y hablaba de trabajos previos.

  • Twitter
  • Facebook

Osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-kateak arrakasta osoa izan du

Milaka pertsonek hartu dute parte gaur Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren kontra deitutako giza-katean. Antolatzaileok kalkulatu genuen Onkologikoa eta Diputazioa giza-hari batekin lotzeko, bataz beste 5.000 lagun beharko zirela, baina hari hori zati askotan hirukoiztu eta beste askotan mataza izan da. Beraz, otsailean Zubietako Martxan gertatu zen bezala, aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu dira.

  • Twitter
  • Facebook

Gipuzkoako talde ekologistek Belartza 2 indultrialdearen aurkako manifestua sinatu dute

Aurreko asteetan Belartzako Merkadonako sustatzaileek legearen kanpo egindako jarduketen berri eman zuten publikoki ekologistek eta nola udaletxeak salatutakoei kasu arduragabea eginagatik jarduketa irregular horiek natural gune aberats batean ingurumenari eragindako kaltea salatzera Ararteko, Fiskaltza eta Eusko Jaurlaritzara jo behar izan dugun ere.

  • Twitter
  • Facebook

Bilboko Udalak Garoña ixtearen alde dagoela berretsi du baina ez Iberdrolarekin mozteko zentrala zabalduz gero

Atzo udalbatza egon zen eta eguneko azken puntuan Garoñaren kontrako Foroak aurkeztutako mozioa aztertu zen. Mozioa Txernobilen 30. urteurrenean sartu zen eta orain aztertzeko, Forokoek hainbat argudio eman zituzten atzo. Une honetan estatuan dauden zentral nuklear guztiak itxi ahalko lirateke, benetan behar dugun elektrizitate kontsumoa, martxan diren zentral (mota guztietakoak) guztiek ekoizten duten horren %40a gutxiago delako.

  • Twitter
  • Facebook

TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du

Ekonomiaren esparru askoren pribatizazioa, politika sozialentzako mehatxua eta sektore finantzarioaren desarautzea dira hitzarmen honen arriskuetariko batzuk.

Talde negoziatzaileak presio talde eta lobby-ekin biltzen ari diren bitartean, gizarte zibila ordezkatzen duten mugimenduekin ia ez dira batzartzen.

Kanpaina honek hitzarmenaren behin-behineko ez-onartzea, berehalako gelditzea, Europar Parlamentuaren ez-onartzea eta batasuneko estatuen ez-berrestea exijitzen du.

  • Twitter
  • Facebook

La Huertakaren bideoa, Unesko Etxearen SOStenibles lehiaketan aukeratua

Ekologistak Martxanek sustatutako La Huertaka, Barakaldoko hiri ortuen ekimenak, Unesco Etxeak antolatzen duen SOStenibles lehiaketan parte hartzeko aukeratutako zazpi bideoen artean aurkitzen da. Lehiaketaren helburua, garapen jasangarria sustatzen duten tokian-tokiko proposamenei ohiartzuna ematea da eta 2.000€ko saria eskeintzen zaio proiektu irabazleari, bere jarduera garatu dezan.

  • Twitter
  • Facebook