Garoñaren Kontrako Foroak energia nuklearra baztertu dezala eskatu dio Bilboko Udalari

Gaur, apirilak 26, Txernobylgo hondamendi nuklearraren 30. urteurrena betetzen den egunean, Garoñaren Kontrako Foroak mozioa aurkeztu du Bilboko Udaleko Erregistroan. Helburua biktimen oroitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea eta udalak -energia nuklearra publikoki baztertu dezala eskatzea da. Ekimenak EH Bildu eta Udalberriren babesa izan du.

  • Twitter
  • Facebook

“Honek dena aldatzen du” – hausnarketak

Avi Lewis eta Naomi Kleinen azken filma bereziki euskartua izan da Ekozinemaldi honetarako. Hain zuzen ere, Ekologistak Martxanek berak burutu du itzulpena, eta, hemendik aurrera, filma euskaraz ikusteko eskuragarri egongo da.

  • Twitter
  • Facebook

10. EkoZinemaldia: eredu energetikoa eta aldaketa klimatikoaren aurrean: TRANSIZIOA!

Ekologistak Martxanek antolatzen duen Ekozinemaldiak, ekologia hizpide duen zine erakustaldiak, hamar urte betetzen ditu aurten. Urte guzti hauetan haundituz eta zabalduz joan den ekimen honen helburua, ekologia soziala jorratzen duten luzemetrai, dokumental eta laburmetraiak herritarrei gerturatzea da, gizarteak naturarekiko duen sentsibilizazioa sustatuz.

  • Twitter
  • Facebook

Europako Parlamentuak Oiolako urtegiaren egoera aztertuko du

Oiolako Urtegiaren Deskonexiorako Plataforma (OUD) Bruselan egongo da datorren astelehen eta asteartean, Irabazi Barakaldo eta EH Bilduko zinegotziekin batera, Lindanoz kutsatutako urtegiaren arazoa Europako Parlamentuko Eskaera Batzordean aurkezteko eta behin betiko konponbidea eskatzeko. Kolektiboa, Europako Arartekoaren bulegoko ordezkariekin, Europar Komisioaren Ingurugiro Zuzendariarekin eta EP-an ordezkaritza duten alderdi guztiekin bilduko da.

  • Twitter
  • Facebook

Otsoa galtzeko zorian Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan

Euskal Administrazioek eskaturiko txostenak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan otsoen ugal-talde bakarra zegoela eta hura Karrantza inguruan zebilela ezaguna zela agerian uzten du. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak jakin bazekien, ondo gainera, otsoaren egoera kaskarra zela eta hala ere uxaldiak baimendu egin zituen, horietan ugal-talde bakar horren 3 otso hil zituztelarik.

  • Twitter
  • Facebook

Garoña berriro zabaltzen badute, portabilitatea egiteko konpromisoahartu dute hainbat eragilek

Gaur arratsaldean, hainbat eragilek Garoña zabaltzen badute Iberdrolako bezeroak izateari behin betiko utziko diotela adierazi dute Bilbon, 2016ko otsailaren 26an. Garoñaren kontrako Bizkaiko Foroak bultzatuta gaur 25 eragile elkartu dira, Garoña zabaltzekotan euskal herritarrek zer egin behar dugun argi eta ozen adierazteko: Iberdrola eta Endesari agur esatea, behin betiko. Izan ere, Iberdrola eta Endesak Garoña […]

  • Twitter
  • Facebook

Errausketaren Aurkako Mugimendua abian

Errausketaren Aurkako Mugimendua abian da. Pasa den Otsailaren 13an Zubietan batzarra egin zuen eta 28rako martxa bat antolatu du Añorga, Hernani, Usurbil, Zizurkil eta Lasarte-Oriatik abiatzen eta Zubietan amaitzen.

  • Twitter
  • Facebook

PPk, Txernobil eta Fukushimako istripuak inoiz gertatu izan ez balira bezala jarraitzen du

Funtziotan den gobernu batek datozen 17 urteetako politika baldintzatu nahi du, oso arriskutsua, kutsakorra, erregai garesti eta urria erabiltzen duena eta, batez ere, ziurtasunik ez duen zentral bat berriro martxan jarriz. Hau erabat onartezina da, kontuan hartuta, gainera, Garoñan Fukushima moduko istripua gertatuz gero (modelo berekoak direnez) Japoniako Gobernuak istripuaren kalteei aurre egiteko gastatu dituen 500.000.000.000 euroak ez dituela inoiz izango, ez Gobernu Zentralak, ezta Eusko Jaurlaritzak ere, eta etorkizunean Japoniak gastatu beharko dituenak…

  • Twitter
  • Facebook

Trantsizio Energetikoaren alde

Energia transizioak hausnartu nahi duen TRADEBU proiektuak (Ekologistak Martxan / UPV-EHU) idatzitako artikuloa. Hausnarketa hau ezinbestekoa da Klima Aldaketa eta beste ingurumen gatazkak gainditzeko. Bertan ikuspegi globala erabiltzen da zein bertakoa.

  • Twitter
  • Facebook

“Piztu aldaketa – Trantsizio Energetikoak”

“PIztu aldaketa – Trantsizio Energetikoak” izan da TRADEBU proiektuaren konferentzia eta liburuaren eta DVDaren izenburua. TRADEBU (Zor Ekologikotik Bizitze Onerako Transizioa) proiektua Ekologistak Martxan-en eta UPV-EHUaren arteko lankidetza izan da.

  • Twitter
  • Facebook

Bilboko Udalak ez du Pagasarri Mendiko Plan Berezia errespetatzen

Cementos Rezola enpresak, Bilboko Udalak modu irregularrean emandako lizentziaz baliaturik Bolintxuko harrobia betetzen dabilela salatu du Ekologistak Martxanek. 2008an onartutako Pagasarri Mendiko Plan Bereziak babesten dituen hezeguneak eta belatz handiaren bizilekua suntsituz.

  • Twitter
  • Facebook

Labore transgenikoak debekatzearen alde

Labore transgenikoak arautzen dituen lege-esparru berria kontuan hartzen, Ekologistak Martxan-ek beste Nafarroako erakundeekin batera, nekazal kontseilariari eta zuzendari nagusiei, zein legebiltzarreko talde desberdinei eskatu die EBeko beste herrialdeetan egin duten bezala genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten.

  • Twitter
  • Facebook

EkoLiburudenda: eguberritan oparitu informazioa eta hausnarketa!

Hemen ditugu dagoeneko gehiegikeriaz eta kontsumismoz betetako egun hauek. Gure eguneroko bizitzen kontsumismoaren baitan, kontsumitzen dugunaren jatorriari eta, batez ere, eraginari buruzko ezjakintasuna areagotu baino ez duten egiten egun hauek: beste leku batzuetan duen eragina, aldaketa klimatikoan duen eragina, Planetan duena, beste langile batzuengan duena, e.a. alde batera utzita. Hala ere, zaila da  maitasuna ez […]

  • Twitter
  • Facebook

Paris, herritarrei entzungor egiten dien akordio desengainagarria

Ekologistak Martxanen iritziz, Pariseko klimaren goi-bileran gaur hitzartutako akordioa, desengainagarria izateaz aparte, ez da nahikoa. Izan ere, batetik, ez ditu jasotzen berokuntza globalaren aurka eragikortasunez borrokatzeko beharrezkoak diren tresnak eta, bestetik, entzungor egiten die klima-aldaketari dagoeneko aurre egiten dioten herritarren borrokei.

  • Twitter
  • Facebook