Ekologistak Martxanen iritziz, Pariseko klimaren goi-bileran gaur hitzartutako akordioa, desengainagarria izateaz aparte, ez da nahikoa. Izan ere, batetik, ez ditu jasotzen berokuntza globalaren aurka eragikortasunez borrokatzeko beharrezkoak diren tresnak eta, bestetik, entzungor egiten die klima-aldaketari dagoeneko aurre egiten dioten herritarren borrokei. Galdu egin da gure eredu-aldaketa indartzeko eta nazioartekotzeko aukera: energia berriztagarrietan oinarrituko dena, baliabide fosilen % 80 lur azpian utziko duena, erauzketen industria geldiaraziko duen eta planetaren mugetara egokituko dena. Horren ordez, sendotu egin da klima eta “konponbide faltsuak” merkantilizatzearen aldeko apustua.
Baliabideak xahutzen dituen, egungo egoerara ekarri gaituen eta ingurumen-kolapsora garamatzan eredu horrexen alde egin dute munduko agintariek Parisen. Berriro ere, argi geratu da herritar askok jakin badakitela zein den jarraitu beharreko bidea; haatik, ahots horiei entzungor egiten zaie negoziazio-esparru horietan, behin eta berriz, eta horrek azaleratu egiten du esparruok ez dutela beharrezkoa den adinako lidergorik, XXI. mendearen erronkarik handienari aurre egin ahal izateko.
- Argia: Parisko Hitzarmena, itzal nabarmenak eta argi printza batzuk (Unai Brea)
Gaztelaniaz:
- El Acuerdo de París: una pantomima histórica (Tom Kucharz, Ecologistas en Acción, Diagonal)
- No convoquen la COP22, no confiamos en ustedes (Samuel Martín-Sosa Rodriguez, Ecologistas en Acción)
- Los/as niños/as no vienen de París y la solución sobre cambio climático tampoco Xabier Zubialde (Sustrai Erakuntza)
- Los científicos ven inconsistente el texto de París (LA Vanguardia)
- COP21: Se cierra el telón de la mascarada – Comunicado de Prensa de la Via Campesina (Biodiversidad)
- Escapar de Paris: por una justicia ambiental desde los territorios – COP 21 y los nuevos tiempos en América Latina Emiliano Teran Mantovani (Rebelión)
- Jorge Riechmann: “El síntoma se llama calentamiento climático, pero la enfermedad se llama capitalismo”