Garoña berriro zabaltzen badute, portabilitatea egiteko konpromisoahartu dute hainbat eragilek

garoñakalderapeko2Gaur arratsaldean, hainbat eragilek Garoña zabaltzen badute Iberdrolako bezeroak izateari behin betiko utziko diotela adierazi dute Bilbon, 2016ko otsailaren 26an. Garoñaren kontrako Bizkaiko Foroak bultzatuta gaur 25 eragile elkartu dira,
Garoña zabaltzekotan euskal herritarrek zer egin behar dugun argi eta ozen adierazteko: Iberdrola eta Endesari agur esatea, behin betiko.
Izan ere, Iberdrola eta Endesak Garoña zabaldu eta biltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goikaldean. Ezin dugu ahaztu ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle gehiago bizi direla.

+Ekimenaren aurkezpen bideoa

+ Arkaitz Estiballesen bertsoa

Zentral hau 40 urterako proiektatu zen baina 17 urte gehiago luzatu nahi dute, nahiz eta Txernobilen eta Fukushiman gertatutako hondamendia itzelezkoa izan zen : 200.000 hildako, 500.000 desplazatu eta 680.000 milioi euroko galerak, orain arte. Etorkizunean gehiago. Gurean istripu nuklearra izango balitz hobe ez pentsatzea zer gertatu ahal litzaiguke: Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebro osoan ezin izango litzateke ureztatu, Errioxa ardoa zarama bonu bihurtuko litzateke… Aurrekaririk ez duen egoera batean aurkitzen gara, izan ere, behin-behineko gobernu batek itxita zegoen zentral nuklear bat berriz ere martxan jarri eta bere funzionamendua 60 urtez luzatu nahi duen lehenengo aldia baita. Zentzudunak diren beste herrialdeek ikasi dute iada: Alemaniak zentral guztiak itxiko ditu, eta Belgikak adibidez, Garoña eta Fukushimaren modukoak diren 2 erreaktore itxiko ditu ere, luzera begira ezin baitute haien segurtasuna bermatu. Une honetan estatuan dauden zentral nuklear guztiak itxi ahalko lirateke, benetan behar dugun elektrizitate kontsumoa, martxan diren zentral (mota guztietakoak) guztiek ekoizten duten horren %40a gutxiago delako. Beraz, nuklearretatik datorkigun %21 horri uko egiteko ahalmena dugu, lasaitasun osoz.

Hauek dira, Garoña berriro zabaltzen badute, energia nuklerra saltzen ez duen enpresa batera portabilitatea egiteko konpromisoa hartu duten eragileak eta pertsonak:

Erakundeetako ordezkariak:
CCOO
CGT
CPN
Desazkunde
Eguzki Erakunde Ekologista
EH Bildu
EHNE Bizkaia
Ekologistak Martxan
Ekooiz
Equo
ESK
Etorkizunerako Elkartea
Ezker Anitza
Goiener Elkartea
Greenpeace Bizkaia
Irabazi
Izate
Kem-MOC
LAB
Mundubat Elkartea
Podemos Bizkaia
Reas Euskadi
Som Energia Gara
STEE-EILAS
Udalberri

Norbanakoak:
Enrique Antolín, UPV-EHUko soziologia II departamentuko irakasle titularraAlejandro Arizkun Cela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia saileko irakaslea
Arkaitz Estiballez, bertsolaria
David Hoyos, EHUko Ekonomia Irakaslea eta Ikerlaria BC3n, HEGOAn eta EKOPOLen
Ibon Altuna, “Itziarren semeak” musika taldeko kidea
Iñaki Barcena, EHUko Gizarte eta Politika Zientzietan Katedratikoa eta ikerlaria PARTE HARTUZen eta EMANen
Itxaso Pérez, eskubaloi jokalari ohia
Joseba Agirreazkuenaga…. EHUko Historia Katedratikoa
Koldo Nabaskues, EKA-OCU
Miren Onaindia, UPV-EHUko ekologia Katedratikoa eta Unesco Katedrako zuzendaria
Rosa Lago, UPV-EHUko Teknologia elektronikoa irakasle eta ikerlaria EKOPOLen

  • Twitter
  • Facebook