Barakaldoko Ekologistak Martxaneko ordezkaria inputatu dute “Herri Baratzak” proiektua aurrera eramatea egotzita

Datorren urtarrilaren 11an deklaratuko du Barkaldoko Epaitegietan Ekologistak Martxaneko ordezkariak, Lutxana-Barakaldon  aurrera eramandako “Herri Baratzak” proiekturako lursailaren usurpazio salaketa jaso ostean.

Datorren astelehenean, urtarrilak 11a, eguerdiko 12:00etan deitu dute deklaratzera Barakaldoko 1. Instrukzio Epaitegira inputatu modura Ekologistak Martxaneko ordezkari legala, lursailaren usurpazio delitua egotzita.

2014 urteko udaran, Lutxana auzoko Serralta zonaldean guztiz abandonaturik aurkitzen zen lursaila berreskuratua, garbitua eta birgaitua izan zen elkarteko bolondresengatik eta geroztik,  Ekologistak Martxanek sustatutako “Herri Baratzak” proiektuaren barruan,  garaiko barazkiak landatu dira bertan, erabilera kolektiboa emanez.  Ordundik hona adin desberdinetako hainbat pertsonek  parte hartu dute baratzan egin beharreko garbiketa, landaketa zein bestelako lanetan, (“nekazaritza ekologikoa eta elikadura burujabetza”-ri buruzko ikastaroak, “hiri baratzezaintza”-ri buruzkoak, “degradatutako espazioen berreskurapena”…) espazioen falta duen iharduera sozio-kultural handiko auzo honen  degradazioa ekidinez.

Joan den 2014ko irailean jarri zuten salaketa Ertzaintzan SAREBek “Espainiako bankuen aktibo toxikoak kudeatzen dituen banku txarrak” eta “Serralta Parkearen 21. Ejekuzio Unitatearen Konzertazio Batzordeak” ( SAREB, Anida S.A., Altamira R.E., Vizcaína de Edificación y la Sociedad municipal Eretza S.A-ak osatua), dirudienez, aipatutako lursailetako jabeak.

Ekologistak Martxan Barakaldo

  • Twitter
  • Facebook