Ekologistak Martxanek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak 5. zakarrontziaren hedapena defendatuko dute udalbatzan

EKOLOGISTAK MARTXANEK ETA BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOAK, 5. ZAKARRONTZIAREN HEDAPENA DEFENDATUKO DUTE UDALBATZAN, MATERIA ORGANIKOAREN GAIKAKO BILKETA ERRAZTEKO.

+MOZIOA irakurri

Bilboko udalak, materia organikoaren gaikako bilketa auzo eta distrito guztietara zabaldu behar du denbora gehiagorik galdu gabe. Horrela eskatuko da, datorren ostegunean, apirilak 28, Bilboko Udaletxean eztabaidatu eta onartu dadin aurkeztutako mozioan. Ekologistak Martxanek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztu dute mozio hau, batera.

3 urte pasa dira dagoeneko konpromiso hau udalbatzan onartu zenetik eta ezin dugu denbora gehiago pasatzen utzi. Izan ere, esperientziak erakutsi duenez, materia organikoaren gaikako bilketa (zakar poltsa osatzen duten frakzioen %40a) funtsezkoa da birziklapenaren politikan aurrera egiteko. Masan jasotako hondakinen tratamendurako planta, TMB deritzona, (Tratamendu Mekaniko Biologikoaren planta) ez da ari izaten eraginkorra eta horrela erakusten dute Bizkaiko Foru Aldundiak publikatutako 2015 urteari dagozkion datuak. Bertan ageri denez, Bizkaian jasotako eta TMBra eramandako 174.535 tonetatik, 9.897 tona (%5,67) izan ziren soilik aukeratuak errekuperatutako material moduan eta 128.949 (%74) tona aldiz deuseztuak izan ziren, zabortegi (%35) edota erraustegien (%39) bitartez. Gainontzekoa tratamendu osteko uraren galerak izan ziren.

Gure ikuspuntutik, arazoa, birziklapen tasa murritz honen muina, masan egiten den bilketan datza. Hondakinak jatorrian ez sailkatzeak, eta batez ere, materia organikoaren nahasketak eragozten du emaitzak hobeagoak izatea. Materialak kutsaturik iristen dira biohondakinengatik eta horrek beraien tratamendua eta errekuperazioa galarazten du.

Bilbok, Bizkaiak, hondakinen kudeaketarako bestelako politika bat behar du, birziklapenaren aldeko apostua egingo duen beste politika eraginkor bat, zabor organikoa baliabide bilakatuko duena, konpostajea, baita zakar poltsan dauden gainontzeko materialak ahalik eta gehien aprobetxatzen ahaleginduko dena.

Ekologistak Martxaneko Hondakinen Batzordea / Bilboko AAEE Federazio

  • Twitter
  • Facebook