Erailketa berrien aurrean elkartasuna

Ekologistak Martxanek elkartaslesbiagloriauna adierazi dio COPINH elkarteari, berriro ere haren kide bat eraila izan eta gero. Uztailaren 5ean erail zuten Lesbia Yaneth Urquía Urquí­a (edo Urkia Urkia gustatuko litzaiguke jarri), Honduraseko Marcala herrian, Berta Cáceres erail eta lau hilabetera, Nelson Garcí­a erail eta hiru hilabete eta erdira. 49 urte zituen Lesbia Yanethek, eta bi alaba eta seme baten ama zen. Bertaren hiltzaileen nortasuna jakinarazi zutenean, horrekin ez zela ezer konpontzen esan genuen, COPINHek bezala, hiltzaileak baino ez zirelako, erailketaren arduradunak beste batzuk zirelako, boteretsuak, alegia. Oraingoan Lesbia erailtzeko agindua eman dutenen berberak, hain zuzen.

Berta bezala, urtegi baten eraikuntzaren aurka aritu zen Lesbia, bai eta 2009ko estatu-kolpearen aurka ere. Interesgarria da jakitea Marcala herrian herri-kontsulta bat burutu baino lehen gertatu zela hilketa.
Era berean, azpimarratu nahi dugu COPINHen, Lenca herrian eta Honduraseko urtegien aurkako mugimenduan emakumeek daukaten lekua, eta nolako mehatxua diren botererako. Haiek dioten bezala, feminizidio politikoa dugu hau. Gobernuari eta bere lehendakari Juan Orlando Hernándezi ez ezik, militarrei eta poliziari ez ezik, Gladys Aurora Lópezi eta bere senar Arnold Castrori leporatzen die erailketa COPINHek, etengabeko mehatxuengatik eta urtegiak bultzatzegatik.

Berta, Lempira, Mota, Etempica, Iselaca eta Nelsorekin batera, Lesbiarentzako justizia aldarrikatzen du Ekologistak Martxanek, eta haiek borrokatzen zituzten urtegi proiektu guztiak behin betiko bertan behera gera daitezela.

Aldi berean, Filipinetan Gloria Capitán “Ate Glo” Klima Justiziaren aldeko Mugimenduko ekintzailea erail zuten uztailaren 1ean. Ekologistak Martxanek elkartasuna adierazi die bai erakunde horri, bai KILUSAN taldeari. Gloria Bataan eskualdeko Lucanin herrian erail zuten. 2015etik ikatz zentral termiko baten aurka aritu zen Gloria, eta mehatxuak jasan zituen horregatik.

Ekologistak Martxan Brasilgo MABekin (Urtegiengatik Kaltetutakoen Mugimendua) bat egiten du bere ekintzailea zen Nilce de Souza Magalhaes Nicinharen heriotzaren aurrean. Nicinha, salatu genuen bezala, urtarrilaren hasieran desagertu zen. Ekainaren 21ean aurkitu zuten haren gorpua, borrokatu zuen Jirau urtegiaren uretan botata eta harriak lotutak zeuzkala. Elkartasuna adierazten diegu MABeko kideei eta Nicinharen sendiari, eta Justizia aldarrikatzen dugu. Aldi berean, bere heriotza bere ekintzaile jardueraren ondorio izan denez, Jirau urtegiaren aurka egiten dugu eta MABekin batera, baita proposatzen diren urtegi guztien aurka ere.foto nicinha 34

Ekainaren 14an Brasilgo Caarapa herrian ere sarraski bat gertatu zen. Herri horretan guarani-kaiowá herriak bizi dira, Matto Grosso estatuan, soja landaketak gehiago zabaldu diren estatua. Bertan gobernari zen Blairo Maggi, Nekazaritza Ministro izendatu dute orain, estatu kolpearen ondoren. Indigenak haiei kendutako lurrean sartu ziren, haien eskubideak aldarrikatzeko, eta kanpatu egin zuten. Bi egun pasatu eta gero, inguratu egin zituzten, eta eraso. Guarani bat erailik suertatu zen, eta beste sei zaurituta (haietako bat, umea). Guaranien iritziz, erasoan Polizia Militarra izan zen laguntzaile, eta horregatik haien auto bat erre eta poliziei armak kendu zizkieten. Gatazka hau aspaldikoa da, soja zabaltzearekin batera ari baitzaizkie guarani-kaiowáeu lurrak kentzen: iazko abuztuan beste gizon bat erail zuten eta 2013ean Caarapan bertan gazte bat erail zuten, eta fazendeiro batek hilketa onartu zuen.

Informazio gehiago: www.frontlinedefenders.org

  • Twitter
  • Facebook