- Datorren apirilaren 6an ospatuko da, SAREBek Ekologistak Martxanen aurka ezarritako Etxegabetze Salaketarengatiko epaiketa
- “Banku Txarrak” ez du negoziaziorik egin nahi, bere helburu bakarra “La Huertaka” proiektua bertatik botatzea da, lursailek lehengo utzikeria egoerara itzuliz.
- Ekologistak Martxanek bere babes guztia adierazi dio herri-baratzari, urte hauetan garatutako ezinbesteko gizarte ekimenarengatik
“Bankuen Berrantolaketatik datozen Aktiboen Kudeaketarako Sozietateak” (SAREB, “Banku txarra” ezizenaz ezagunagoa, porrot egin zuten banku eta aurrezki kutxen aktibo toxikoak kudeatzen dituen erakundea) 2014an “La Huertaka” herri baratzearen aurka jarritako usurpazio salaketaren auzia artxibatua izan zen epaileak deliturik ez zegoela erabaki eta gero. Oraingoan ordea, SAREBek Etxegabetze Salaketa Zibila ezarri du Ekologistak Martxanek aurka, herri baratza proiektua aurrera eramateko okupaturik dituen lursailak erreklamatuz. Talde ekologistak adierazi duenez erakundeak ez du inongo negoziaziorik onartzen eta ez du haintzat hartzen lursail horiek okupatuak izan aurretik zuten utzikeria. Datorren apirilaren 6an izango du leku epaiketak Barakaldoko 1. Instantziako Epaitegietan.
Talde ekimena
2014ko udaran, Ekologistak Martxanek eta bolondres talde batek Barakaldoko “Herri Baratza” martxan jarri zuten, nekazaritza ekologikoa eta elikadura burujabetasuna hirietako eremuan ere aldarrikatzeko helburuaz. Ekintza hartako lema “zure barazkiak landatzea zure dirua inprimatzea bezala da” izan zen. Bide batez, bizilagunen esfortzuarekin bertan behera utzitako hiri eremuak berriz ere berreskuratzea posible dela frogatu nahi izan zuten.
Nekazaritza lanetarako abandonaturiko partzela txiki bat aukeratu zuten (500m2 inguru), Lutxana auzoan dagoen Serralta eremuko orube erraldoiaren baitan. Orube horretan etxebizitzak egitea arreikusita dago etorkizun batean, baina 2014an nahiko abandonaturik zegoen eta gaur egun ere egoera berdinean jarraitzen du. Etorkizun laburrean ez da hirigintza garapenik aurreikusten bertan.
Geroztik, “La Huertaka” izeneko talde batek garbiketa, mantenimendu, laborantza baita sentsibilizazio eta zabalkunde lanak ere aurrera eramaten ibili da (“nekazaritza ekologikoa eta elikadura burujabetasuna”ri buruko ikastaroak, “galdutako eremuen berreskurapena”ri buruzkoak…) Jarduera hauetako batzuk sariak jaso dituzte, baita nazioarteko sariak ere.
Usurpazio salaketa 2014an
2014ko udaran, SAREBek “Espainiako bankuen aktibo toxikoak kudeatzen dituen banku txarrak” eta “Serralta Parkearen 21. Ejekuzio Unitatearen Konzertazio Batzordeak” ( SAREB, Anida S.A., Altamira R.E., Vizcaína de Edificación y la Sociedad municipal Eretza S.A-ak osatua), dirudienez, aipatutako lursailetako jabeak, Herri Baratzak” proiekturako lursailaren usurpazio salaketa jarri zuten Ekologistak Martxanen aurka. 2016ko urtarrilean, Barakaldoko Ekologistak Martxaneko ordezkariak Epaitagian deklaratu behar izan zuen inputatu moduan. Handik egun batzutara 2016ko urtarrilaren 18ko Auto-aren bitartez, Barakaldoko 1. Instrukzio Epaileak artxibatu egin zuen auzia, deliturik ez zegoela azalduz.
Ekologistak Martxanek azaldu duenez, ondoren hainbat kontaktu egin ziren D. Carlos Ruiz Pascualekin, momentu horretan SAREBeko Lurraren Garapenerako Gerentea zen pertsonarekin. Etxebizitzen eraikuntzarekin hasi arte, Sareben lursailak Ekologistak Martxaneri uzteko nolabaiteko akordioa sinatzearen alde agertu zen Ruiz Pascual. Abandonaturik eta egoera tamalgarrian zeuden lur sailak zaindu eta lantzeko ardura hartuko zuen Ekologistak Martxanek baina proiektu urbanistikoa martxan jartzen zen momentuan lursailak uzteko konpromezua hartu beharra zuen, akordio horren arabera.
Praktika predatzaileak
Orain, SAREBek Etxegabetze Salaketa ezarri berri duen honetan, Ekologistak Martxanek bere babes guztia adierazi nahi dio “La Huertaka” herri baratzari, urte hauetan garatutako ezinbesteko gizarte ekimenarengatik. Bide batez, SAREBen jarrera salatu nahi du ere talde ekologistak, izan ere, “gutxi batzuk aberastu ostean guztien artean ordaindutako diru publikoa kudeatzeaz arduratzen den erakundea baino gehiago, bere aurretik egon zirenen praktika predatzaileak erakusten dituen erakundea baitirudi”.
Ekologistak Martxan en Barakaldo