Hamar urte beranduago, BBVAren etekinek odolez zikinduta jarraitzen dute

Bilboko Euskalduna Jauregian urtero egiten den BBVAren Akziodunen Batzarra dela-eta, bankuaren jarduna salatzeko ekintza bat burutu du BBVAren aurkako Plataformako ekintzaileen multzo batek. Bankua salatzeko moduko jardueretan nahasita dagoela eta etekinak eskuratzeko praktika deitoragarriak gauzatzen dituela salatu du ekintzaileen taldeak. Hori dela-eta, eta BBVAren etekinak odolez zikinduta daudela sinbolizatzeko, hainbat aktibistak pintura gorria jaurti diote […]

  • Twitter
  • Facebook

Berta Caceres eta eroritako besteak gogoan, Bilbon

Martxoaren 3an urte bat bete zen Hondurasen Berta Cáceres erail zutenetik. Hori dela-eta, Ekoetxean proiekzioak antolatu zituen Bertarekin Elkartasun Ekimena osatzen duten erakundeek, tartean, EKologistak Martxan. Martxoaren 6an, berriz, elkarretaratze bat antolatu zen Bilboko Plaza Biribilean. Ekozinemaldiaren baitan, aktibisten errepresioaren inguruko proiekzio asko antolatu dira hainbat herritan.

  • Twitter
  • Facebook

EAEANk onartu egin du Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Erreserba kudeatzeko onetsi zuen dekretuaren aurka jarritako helegitea

Urdaibaietz plataforma ekologistaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak ausarkeriaz jokatu du hainbat puntutan legezkotasuna urratuta.

Joan den urtarrilaren 30ean, Urdaibaietz plataforma ekologistaren legezko ordezkariek helegitea jarri zuten Eusko Jaurlaritzak 2016ko iraileko hauteskundeak eta bi egun geroago onartu zuen dekretuaren kontra, jarduneko zegoenean onartu ere, hau da, Eusko Legebiltzar berria oraindik eratu gabe

  • Twitter
  • Facebook

La responsabilidad del BBVA en el embalse de Ilisu aumenta

(cast) Ekologistak Martxan y la Plataforma contra el BBVA denuncian que la responsabilidad del BBVA en el embalse de Ilisu en Kurdistán (administración turca) es cada vez mayor ya que ha incrementado su participación en el Garantibank hasta poseer casi la mitad, hasta un 49,85%,

  • Twitter
  • Facebook

SAREB Banku Txarra delakoa, “La Huertaka”ren aurka berriz ere

“Bankuen Berrantolaketatik datozen Aktiboen Kudeaketarako Sozietateak” (SAREB, “Banku txarra” ezizenaz ezagunagoa, porrot egin zuten banku eta aurrezki kutxen aktibo toxikoak kudeatzen dituen erakundea) 2014an “La Huertaka” herri baratzearen aurka jarritako usurpazio salaketaren auzia artxibatua izan zen epaileak deliturik ez zegoela erabaki eta gero. Oraingoan ordea, SAREBek Etxegabetze Salaketa Zibila ezarri du Ekologistak Martxanek aurka, herri baratza proiektua aurrera eramateko okupaturik dituen lursailak erreklamatuz. Talde ekologistak adierazi duenez erakundeak ez du inongo negoziaziorik onartzen eta ez du haintzat hartzen lursail horiek okupatuak izan aurretik zuten utzikeria. Datorren apirilaren 6an izango du leku epaiketak Barakaldoko 1. Instantziako Epaitegietan.

  • Twitter
  • Facebook

Elkarretaratzeak Iberdrola aurrean, Garoña ixtea exijitzeko

Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroan bat egiten duten hainbat talde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko eta bizilagun elkarteek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaur Iberdrolako bulegoen aurrean Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango eta Algortan. Helburua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea prozesuan enpresa honek duen erantzunkizuna bere bezeroen aurrean salatzea izan da.   […]

  • Twitter
  • Facebook

ZIRKULAZIOA MANTSOTZEKO ETA HARRAPAKETAK ERAGOZTEKO, BEREHALAKO NEURRIAK HAR DITZAN ESKATZEN DIO EKOLOGISTAK MARTXAN-EK IRUÑEKO UDALARI

Autoak Iruñean agertzen duen harrokeriak bertze biktima bat sortu du. Berriz ere, auto batek oinezko bat harrapatu du, oinezkoendako pasabide batean. Harrapaketa hori saihesten ahal zen, saihestu behar zen. Margarita Alfaro Abendaño, 76 urteko iruindarra, otsailaren 12an hil da, bezperan auto batek harrapatu zuelako. Margarita Alfaro zebra bide batean harrapatu zuten, zebra bideetan izaten baitira […]

  • Twitter
  • Facebook

CETAren aurkako mobilizazioak Donostia, Bilbo eta Gasteizen

Gaur, otsailak 14, San Balentin edo maiteminduen eguna ospatzen denez, EHTTIP EZ kanpainak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Gutunak, Bilbo, Gasteiz eta Donostian elkarretaratzeak antolatu dituzte EAJ, PSE eta PPko egoitzen aurrean, CETA merkataritza hitzarmenarekiko duten maitasuna salatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Garoñako zentral nuklearra betiko ixtea exijitu dute ehundaka pertsonek

Gaur, hainbat talde ekologista, sindilkatu eta alderdi politikoek elkarretaratzea eta giza katea egin dugu Bilbon, Garoñako zentral nuklearra betiko itxi dezatela eskatzeko. EAJ eta PSOEri zera esijitzen diegu: Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten dituzten negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila. Laburpen bideoa: Argazkiak Deialdia […]

  • Twitter
  • Facebook

PNVk ezezko biribila eman zion zabor organikoaren bilketa bultzatzeko ekimenari

Hondakin organikoen gaikako bilketa Basauriko auzo guztietara zabaltzea eta, egun, bilketa hori egin daiteken auzoetan, herritarren parte-hartzea sustatzeko, informazio eta sentiberatze kanpainak egitea ziren ekologistek aurkeztutako ekimenaren eskaerak.
Proposamena errefusatua izan zen, pasa den ostegunean, udaletzeko batzar nagusian, PNV-ren 10 botoekin. Aldeko 5 boto izan zuen (Basauri Bai, BILDU eta PP) eta 4 abstentzio (PSE).

  • Twitter
  • Facebook

Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak, Garoña ixtea Estatuko gobernuarekiko negoziazioetan lehentasunezko puntua izan dadila eskatu du

Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek elkarretaratzea egin du gaur Euko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea esijitu eta Eusko Jaurlaritza eta Estatu zentralaren arteko negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek bat egiten du urtarrilaren 21eko CETAren aurkako mobilizazioekin

Urtarrilak 21ean CETAren aurkako mobilizazio eguna Hendaia/Irun, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza eta ekonomia ituna (CETA) baieztapenerako azken fasean dago. Europar Parlamentuak akordioa bere osotasunean bozkatuko du osoko bilkuran otsaileko lehenengo egunetan. Kartela ikusi Manifestua EHTTIP EZ kanpainak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Gutunak deituta ‘aterkien’ elkarretaratzeak antolatu dira datorren […]

  • Twitter
  • Facebook

Eraman hondakin organikoetako edukiontzia zure auzora

Informazio kanpaina eta sinadura bilketa egin ditu Sagarrak talde ekologistak joan den bi asteotan, eskatzeko hondakin organikoen gaikako bilketarako proposamena Basauriko auzo guztietara zabaldu dadila.

  • Twitter
  • Facebook

Zergatik jartzen dugu zalantzan bidesari bono berria?

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetan dauden eta ordaindu beharrekoak diren hiru errepideetan (AP-8, Artxandako tunelak eta “SuperSur” izenekoa, hain zuzen ere), gidari bizkaitarrek 30 euroko topea ordainduko dute, 2017ko urtarrilaren 1az geroztik.

  • Twitter
  • Facebook

Zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahirik Grezian atxilotu dituzten aktibistekin bat egiten du Ekologistak Martxanek

Ekologistak Martxanek azpimarratu nahi du ekintza horren helburua ez dela izan ez pertsonen trafikoa, ez irabazi-asmoa, pertsonala nahiz kolektiboa. Haatik, giza eskubideekin eta justiziarekin konpromiso sendoa duten pertsona ugarirengandik etorri da ekintza horren finantziazioa eta babesa. Era berean, nabarmendu nahi du, Mikelek eta Begoñak egin duten bezala, desobedientzia zibileko ekintza bat dela, eta, beste ezeren gainetik, elkartasuna eta erakunde publikoen eta, oro har, gizartearen arreta eskatzen duela.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan pozik agertu da Iparraldeko 5 aktibisten askapena dela eta

Erakunde ekologistak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die aktibistei. Taldearen iritziz Euskal Herriko bake-prozesuak bizi duen geldialdia dela-eta, Espainiako eta Frantziako Estatuen arreta modu sinbolikoan eta indarkeriarik gabe erakartzeko asmoa ezin da jendea atxilotzeko arrazoia izan

  • Twitter
  • Facebook

Accion Ecologica ekuatoriar erakundearen itxierari ez

Ekologistak Martxanek elkartasuna adierazten du Accion Ecologica erakunde ekuatoriarrarekin, gobernuak ixteko martxan jarritako prozedura administratiboa dela eta. Acción Ecologica erakundeak 30 urte baino gehiago daramatza naturaren alde, herrien eskubideen alde eta biolentziaren kontra lan egiten.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek “Udalx100berriztagarri” plataforma sozialarekin bat egiten du

“Udalx100berriztagarri” plataforma sozial bat da. Gure konpromisoa zutabe hauetan oinarritzen da:

pertsona eta herrientzat seguruak diren energiak bultzatu (energia nukleararri uko egiten diogunaren zuzeneko aipamena da hau),
klima aldaketaren aurkako beharrezko jarduera eraginkor modura energia berriztagarriak sustatu eta
eredu energetikoaren demokratizazioa, egun oligopolio baten eskutan dagoen merkatuaren deskonzentrazioaren eta ekoizpen banatuaren bidez.

  • Twitter
  • Facebook

Bizkaiko hondakinen kudeaketaren inguruan, 2017ko aurrekontuetan sartzeko Ekologistak Martxanek egiten dituen proposamenak

Bizkaiko hainbat eskualdeetan konpostagailu instalazio berriak eraikitzea, 5. edukiontziaren garapenari erantzuna emanez; gaikako-bilketaren inguruko sensibilizazio kanpaina garatzea; Retorna sistemaren (SDDR) ikerketa sakona egitea, ontzien birziklapenerako baliabiderik egokiena baita; zakarrengatik ordaintzen ditugun tasen berrikuspena, 5. eduki-ontzia erabiltzen dituzten pertsonak saritzeko

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek Iberdrolak Baixo Iguaçun izandako jarrera salatu du

(cast) Ekologistak Martxan denuncia a Iberdrola por el impacto social y ambiental que está generando la construcción de la central hidroeléctrica en Baixo Iguaçu (suroeste de Paraná, Brasil) donde cientos de danmificados reclaman sus derechos mediante una acampada desde hace ya más de un mes.

  • Twitter
  • Facebook

Bilboko Konpartsa gehienek agur esan diote Garoñari, agur Iberdrolari

2016ko Aste Nagusian Bilboko Konpartsak koordinakundea osatzen duten 28tik 20k Bilbotarron osasunaren alde egin zuten. Izan ere, Iberdrolak eta Endesak Garoñako zentral nuklear garesti, kutsakor eta batez ere arriskutsua berriz ere zabaltzeko asmoa erakutsi dutenez, Aste Nagusiko txosnetan energia berriztagarria eta ez nuklearra kontratatu zuten kooperatiba batekin. Iaz 2 konpartsek egin zuten ospa eta aurten 20k (%70ek).

  • Twitter
  • Facebook

Ostalaritzako lizentziek Bilboko hiri-garapenean dituzten ondorioen inguruko hausnarketak jasotzen dituen txostena prestatu du Ekologistak Martxanek

2016ko otsailean, Gobernu Batzordeak, Bilboko hiri-antolamenduaren Plan Orokorrean zehazten den 7. ordenantzaren modifikazioa aurrera eramatea adostu zuen Ensancheko zonarako. Helburua, ostalaritzarekin erlazionatutako erabileren araudia eguneratzea da, hiri ingurua eta ingurumena babestuz. Bide batez, ostalaritza establezimenduetarako lizentziak eten egin zituen, behin behinekoz.

  • Twitter
  • Facebook

TTIP/CETA EZ! Lurra eta gure eskubideak defenda ditzagun

Azaroaren 5an, Nazioarteko Hitzarmenen Eguna dela eta, TTIP eta CETAren aurkako mobilizazioak izango dira Euskal Herriko 4 hiriburuetan.
Hitzarmen hauen sinadura, munduan mendebaldar nagusitasuna berreskuratzeko saiakera bat baino ez da, ekonomia eta komertzioa oraindik ere gehiago liberalizatuz. Honek arrisku ugari dakartza biztanlego, demokrazia eta ingurumenarentzat, izan ere botere ekonomiko eta politiko gehiago emango baitie itsaso Atlantikoaren bi aldeetako elite komertzial eta finantzieroei.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek II. Baso Jardunaldiak antolatu ditu

Euskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko asmoz antolatu dituzte Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkarteek, Bilboko Udalaren diru-laguntzarekin, azaroaren 8tik 19ra bitartean gauzatuko diren bigaren jardunaldi hauek. Bost egunetan zehar, hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan. + Kartela ikusi Azaroaren 8an, asteartea, jardunadiak aurkeztuko dira eta Euskadiko basoei […]

  • Twitter
  • Facebook