Bi langile hil dira AHTren obretan

AHTaren obrek hainbat bizitza eraman ditu aurretik, azkenak Irailaren 23an eta urriaren 2an. Lehenengoa Zornotzan gertatu zen eta bigarrena berriz Zizurkilen, azken hau gainera lanazpiko kontratua eta atzerritarra zen. Prekarietatean ondoriozko ezbeharrak izan dira, Zornotzan hildako pertsona beroak jota hil zela uste da, obrako lan astunenetako bat egiten zuenean, kofratuarentzako burdinak okertzen eta jartzen ari […]

  • Twitter
  • Facebook

(cast) Comienza el juicio en Navarra por el mayor caso de envenenamiento de fauna registrado en el Estado Español

(cast) El próximo lunes 8 de octubre comienza  la vista oral por el mayor caso de envenenamiento de fauna protegida registrado en España en la última década. Es un caso donde utilizaron cebos envenenados para eliminar depredadores en dos cotos de caza de las localidades de Tudela y Cintruénigo (Navarra). El veneno fue la causa de la muerte de 138 aves rapaces, entre ellas milanos reales, alimoches, milanos negros, aguiluchos laguneros y buitres leonados. Se trata de especies protegidas que, en algunos casos, como el milano real, están catalogadas como “En peligro de extinción”.

  • Twitter
  • Facebook

Zabalgarbik 2005etik 600.000 tona eskoria lurperatu ditu kontrolik gabe

Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek “Energian Emakumerik Gabe Ez” manifestuari babesa adierazi dio

Zerrenda honetako kideok honako konpromiso hau hartu dugu: ez dugula energiaren sektoreari buruzko inongo ekitalditan parte hartuko (konferentzia, mahainguru, lantalde eta abarretan), baldin eta, bi hizlari baino gehiago egonik, gutxienez emakumezko bat aditu gisa aritzeko aintzat hartu ez badute. Era berean, 3/2007 LEGE ORGANIKOAK, martxoaren 22koak, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak, xedatutakoa betetzera premiatzen dugu, bereziki, osaera orekatuari dagokionez, alegia, “emakumeen eta gizonen presentzia, noiz eta, kasu bakoitzean erreferentziatzat hartzen den osotasunean, sexu jakin bateko pertsonak ez direnean 100eko 60 baino gehiago, ezta 100eko 40 baino gutxiago ere.”

  • Twitter
  • Facebook

BERTOKO BASO EKOIZLEAK: Alternatibarik onena Euskadin onddoek eragindako pinu landaketen heriotza masiboaren aurrean

Dagoeneko badakigu Kalifornian jatorria duen Pinus radiata landaketa intentsiboek kolapsoa eragin dutela Bizkaiko paisaian.

Aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan pinu landaketa ia guztiak (70.000 ha baino gehiago Bizkaian) pinuen osasuna erabat kaltetzen duten honako hiru onddoek jota egongo dira: Banda gorria, Banda marroia eta Fusarium. Bizkaiko ekialdean nabarmenagoak dira eragindako kalteak eta mendebalderantz hedatzen ari dira bizkortasunez. Gainera, arraseko mozketek eragiten duten lurzoruaren galerak, etorkizuneko landaketen hazkuntza moteltzea, ahultasuna eta errentagarritasuna txikiagotzea dakartza.

  • Twitter
  • Facebook

AHTaren aurkako bizi martxaren kronika

Hazkundean oinarritutako mundu baten akabera trajikoan gaudela erakusten duten zantzu asko daude. Mota guztietako gai toxikoren isurketa neurrigabeak lurraren oreka hauskorrak mehatxatzen ditu (beroketa efektua, hondakin nuklearrak,…). Baliabide eta toki ororen ustiaketa izugarrizkoak berarekin dakar bere agortze exponentziala (energía fosilak, kobre bezalako meagaiena, ur osasungarria, lur emankorrak,…topaketa lekuak). Mundua errentagarritasun bilakatu beharreko lehengaitzat jotzen duen ikusmoldeak lurra eta gizakien arteko oreka hori txikitu ezezik, baita pertsonak berak ere ustiagarri edo baztergarri bihurtzen ditu. Gauzak horrela, ordenaren mantentzea da gainbeheran dagoen ordenaren jarduera nagusia.

  • Twitter
  • Facebook

2010 urtean AHT-ren aurka Itsasondoko mehategietan ekintza burutu zuten ekintzaileak libre suertatu dira

AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan egin zen desobedientzia ekintzarengatik epaitu zituzten lau ekintzaileak libre suertatu ziren uztailaren 25ean Donostian. Fiskaltzarekin akordioa lortuta, kartzela saihestuko dute eta 543na euroko isuna ordaindu beharko dute. Desordena publikoa egotzi diete. Lagun askoren babesa jaso zuten ekintzaileek Donostiako Epaitegian.

  • Twitter
  • Facebook

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

  • Twitter
  • Facebook

Armentia-2 Gas zundaketari alegazioak babesteko sinadura bilketa

Gizartearen erronkarik handienetariko bat klima aldaketa gelditzea da. Hein handi batean, arazo horren jatorria erregai fosilekiko dugun menpekotasunetik dator, berotegi efektua sortzen dituzten gasak askatzen baitira. EAE energia arazo larria duen komunitatea dugu. Europako helburu den 2030 urterako energiaren %32-a berriztagarria izatetik oso urrun, %7 edo 8 tamalgarri baten aurrean gaude. Baina helburu hori bilatu beharrean, gasa ustiatzeko proiektu arriskutsuen aldeko apustua egiten da. Horren adibidea, Subilla Gasteizen egin nahi den Armentia-2 GAS putzuaren proiektua. Fracking teknikarekin ustiatu nahi zuten toki berean.

  • Twitter
  • Facebook

Plastikoaren gehiegizko erabileraren aurrean harturiko jarrera

Uztailaren 1ean Plastikoen murrizketarako-errege dekretua sartu da indarrean. Dekretu honen ondorioz dendek ezin izango dituzte erabilera bakarreko plastikozko poltsarik debalde eman (soltean erosten diren produktuen poltsak izan ezik, garbitasuneko arrazoiak direla medio).

Plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen dituen arazo larriak kontuan izanik, Zero Zabor Bizkaia Plataformak indarrean jarri berri den neurria beharrezkoa dela onartu du, nahikoa ez den arren.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan Bizkaia Ikerlari baten bila dabil

Ekologistak Martxan BIZKAIA erakundeak: Lankidetzako proiektu batean lan egiteko ikerlari bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan. Kurrikulumak jasotzeko epea uztailaren 6an bukatuko da. Interesatuek bidali kurrikuluma komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera. IKERLARIAK LAN EGITEKO BALDINTZAK. Lan egingo duen proiektuaren gaia “Trantsizio energetiko demokratikaok” da. Egin beharreko lanak: Txosten nagusia osatzea Ikerketa-kasu bat burutzea Ikerketaren argitalpenarekin lagundu (liburu edo […]

  • Twitter
  • Facebook

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek urteroko Bandera Beltzen txostena aurkeztu du

Behin ere, Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxanek kostaldeko ingurumen egoera neurtu du. Bandera Beltzak 2018 txostenean estatuko kostaldeetako egoera larrienak aipatu ditu. Probintzia bakoitzeko bi bandera beltz ezarri dira eta Euskal Herriak ere eraman ditu bereak. Gipuzkuako kasuan, kutsaduraren ondorioz Mijoaren egoera txarragatik eta kudeaketa txarrean Donostiako Metroaren proiektuagatik. Bizkaian berriz, plastikoen ondoriozko kutsadura eta Bilboko Portuaren kudeaketa eskasek eraman dituzte bandera beltzak.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek plastikoen erabilera murrizteko plan bat egitea eskatu dio Basauriko Udalari

Ekologistak Martxanen parte den Sagarrak talde ekologistak, Zero Zabor Bizkaia erakundearen izenean eginiko eskaera izan da honakoa.

Mozio-proposamena udalbatzarrean eztabaidatuko da datorren ekainaren 28 an. Udalak, bere esku dagoen neurrian, plastikoaren erabiliera murrizteko neurri zehatzak har ditzala eskatzen du mozioak, halaber, Europako Batzordeak helburu bera eta europear merkatuan plastiko ontzi guztiak birziklagarriak ala bereralbigarriak izan daitezen, 2030 erako, helburuarekin bat eginez.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.

  • Twitter
  • Facebook

Hidroituangoaren (Kolonbia) finantzazioaren aurkako elkarretaratzea Bilbon

Ekainaren 11n BBVAren aurrean elkarretaratze bat burutu zuten hainbat pertsonek Ekologistak Martxan-ek deituta, banku honek finantzatzen duen Kolonbiako Hidroituango urtegia gelditzeko eskatuz. Proiektu horrek azken asteetan 13.000 pertsona kanporatu ditu, urtegiaren eraikuntzan akatsak egon direlako. Bien bitaretean urtegiaren eraikuntzern aurka zeuden 4 ekintzaile erail dituzte, eta ez dira lehenengoak aurretik ere beste lau erail bait […]

  • Twitter
  • Facebook

Ecologistas en Accionek elikagaietako pestiziden inguruko txosten berria aurkeztu du

Zuzenean Zure Hormonetara 2018ko Txostena elikagai disruptoreen gida da. Ecologistas en Accionek elikagaietan aurki daitezkeen plagiziden hondakinen presentzia nabaria salatu du.

Espainiar estatuan 2015ean salgai zeuden elikagaien datu ofizialak kontuan hartuz, ikerketa honek gure organismoan eragina izan dezaketen plagizidetan jartzen du arreta. Disruptore endokrinoak deiturikoak.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek kontrolik gabeko isurketak salatu ditu Ortuellan

Gaur goizean Ekologistak Martxan-ek salaketa jarrri du Hierros y Metales Gutram S.L. enpresaren aurka. Informazio iturri desberdinen arabera, enpresak osasun publikoaren eta bereziki langileen osasunaren aurkako legez kontrako ekintzak egingo lituzke, hondakinen kontrolik gabe isurketak eta emisio atmosferikoak besteak beste.

  • Twitter
  • Facebook

Mariano, beti gurekin!

HEGOAK EBAKI BANIZKION…. Larunbatean, maiatzaren 19 zendu zen Mariano Gonzalez, gure adiskidea, gure borrokakidea, gure anai/neba, Garraio arloko arduradun, horrenbeste maitatzen zituen mendi eta tontorretan, naturan, bizitzan. Gurekin geratuko zara beti Mariano, zure alaitasuna, zure bizitasuna, zure maitasuna, zure konpromezua. Gurekin geratuko zara Bilboko txosnetan, Gazteluen Gurutzean pankarta zintzilikatzen, erregai pozointsuenak borrokatzen… Mariano, beti gurekin! […]

  • Twitter
  • Facebook

ZERO ZABOR BIZKAIA PLATAFORMA, BIZKAIAN 2017. URTEAN SORTURIKO HONDAKINEN GAINEKO DATUAK DIRELA ETA

Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-oharrak, eta, gogora dezagun, Hondakinen Kudeaketa barne hartzen duen Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburu Elena Unzuetaren ahotan, egundoko asebetetzea erakutsi zuen Bizkaian “Birziklatzeko Gaikako Bilketaren tasa” asko handitu delako: 2016an, % 42koa izan zen; 2017an, berriz, 47,5ekoa (foru-erakundearen datuen arabera). Iazko ehuneko horrekin, gertuago geundeke EBk 2020rako ezarririko % 50eko helburutik.

  • Twitter
  • Facebook

Kaleko ekintza batek militarismoan egiten den gero eta gastu publiko handiagoa salatu du Aldundiaren Jauregian

Eragozpen fiskalerako kanpaina babesten duten antolakundeek, kanpainari hasiera emateko, aurrera eraman duten ekintza ikusgarri hau parodia bat izan da, eta irudikatu du nola erabiltzen duten erakundeek errenta-aitorpenean bildutako herritarren zergen zati bat alde sozialetik bidegabe eta kaltegarriak diren hainbat helburutarako, hala nola gastu militarretarako, AHT eta antzeko makroazpiegituretarako edo banku-erakundeak erreskatatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietarekin Elkartasuna

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietarekin BAT!!! epaiketa eta zigorrik EZ!!! ERRAUSKETA GELDITU!!! GURE DIRUA EZ ERRAUSTU!!! Ainhoa Intxaurrandietari elkarrizketa Larrun-en (aldizkari eta elkarrizketa osoaren PDFa)  

  • Twitter
  • Facebook