Bi langile hil dira AHTren obretan

AHTaren obrek hainbat bizitza eraman ditu aurretik, azkenak Irailaren 23an eta urriaren 2an. Lehenengoa Zornotzan gertatu zen eta bigarrena berriz Zizurkilen, azken hau gainera lanazpiko kontratua eta atzerritarra zen. Prekarietatean ondoriozko ezbeharrak izan dira, Zornotzan hildako pertsona beroak jota hil zela uste da, obrako lan astunenetako bat egiten zuenean, kofratuarentzako burdinak okertzen eta jartzen ari zen bitartean. Zizurkilen hildakoa berriz oso erritmo bizian ari zen hormigonatzen tunel barruan, 4.500 metroko sakoneran. Hauekin 9 dira AHT obretan izandako heriotzak. Urriaren 4ean heriotza hauek salatzeko elkarretaratze bat egin zuten Donostian.

  • Twitter
  • Facebook