Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu diote Bilboko Hegoaldeko Trenbide-Saihesbidea eraikitzeko hitzarmena amaitzeko prozedura hasteko, legez kanpokoa delako

Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak, biak ere Barakaldo Naturala auzo-elkarteen eta ekologisten plataformako kideak, aste honetan eskaera bat erregistratu diote Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, Eusko Jaurlaritzarekin Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko sinatutako hitzarmena azkentzeko prozedurari hasiera eman diezaion.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan eta beste kolektibo batzuk argindarraren prezioaren igoera neurrigabea salatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 26an Bilbon

Datorren martxoaren 26an, larunbata, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan, ‘Sakeoari ez. Energiarako eskubidea’. Azken hilabeteetako tarifazo elektrikoaren aurrean, herri-mugimenduko hainbat eragileek dinamika hau aurkezten dute, argiaren prezioaren igoera lotsagarriak errudun boteretsuak eta ondorio mingarriak dauzkatela seinalatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Klima-aldaketari buruzko foru legea ez da nahikoa

Ekologistak Martxanek uste du ez dela nahikoa klima-aldaketari buruzko foru-legea, ez duelako fiskalitatea kontuan hartzen, eta hori funtsezko tresna da ekoizpen-moduak eta mugikortasun zein kontsumo ohiturak birbideratzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Aste honetan ‘Sakeoari ez. Derecho a la Energía’ kanpainaren ekintzak jarraitzen dute, argindarraren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko

Aste honetan ‘Sakeoari ez! . Derecho a la Energía’ kanpainak aurerra jarraitzen du, argiaren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko. Martxoaren 11n, Zer dago argiaren prezioaren igoeraren atzean?, izeneko hitzaldia izango da La Bolsan, 16an Santiago plazan batzar irekia egingo den bitartean. Azkenik, martxoaren 26an manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan zehar, Arriaga Plazatik 18:00etan aterako dena.

  • Twitter
  • Facebook

Caparrosoko makro-ustiategiak adiskidetze ekitaldira deitu dituen taldeei babesa emateko eskaera

Caparrosoko makro-ustiategiak adiskidetze ekitaldira deitu duen taldeei babesa emateko eskaera. Valle de Odieta-HTN enpresak (Caparrosoko makroustiategiaren eta Soriako Noviercasen proiektatu duten beste baten jabea) 14 elkartetako 15 pertsona adiskidetze ekitaldi batera deitu ditu martxoaren 30ean. Enpresak irainak eta kalumniak leporatzen dizkigu makroustiategiaren egoerari buruzko informazioa zabaltzeagatik.

  • Twitter
  • Facebook