Ehunka pertsona manifestatu dira Bilbon sakeo elektrikoaren aurka

350 pertsona baino gehiago argindarraren prezioen igoeraren eta oligopolio elektrikoaren aberastearen aurkako protesta  egin zuten larunbat arratsaldean Bilboko kaleetan zehar. Sakeoari Ez!. Energia Eskubidea! Lelopean ekitaldia auzo elkarteek, sindikatuek eta beste gazte erakunde batzuek, baita talde ekologistek ere, antotatu zuten. Ekitaldia argindarraren prezioaren igoera herritarrengan sortutako “haserrea” erakustea zuen helburu.

Manifestazioa, energiaren prezioa jaisteko Europar Batasunak sinatutako akordioaren biharamunean  ospatu zen, eta antoilatzaileek testuinguru hau aprobetxatu zuten Estatuko Gobernuari lau neurri zehatz eskatzeko. Esaterako, elektrizitateen etekinen imitazioa, argindarraren mozketen amaiera eta zorra barkatzea fakturak ordaindu ezin izan dituztenentzat, prezioak finkatzeko sistema aldatzea eta, azkenik, elektrizitatearen ekoizpenaren kostuen auditoria bat, azken hilabeteetan egon daitezkeen irregulartasunak ikertuko dituena.

Ekitaldian zehar «Iberdrola lapurrak !». eloak ohiukatu ziren eta baita beste kontsigna batzuk herritarren haserrea erakutsi zutenak, azken hilabeteetan bizitzen ari garen “tarifazoa” dela eta. 

Manifestazioa Iberdrola Dorrearen aurrean amaitu zen eta komunikatu bat irakurri zen. Testu horretan, “urtebetez hilabete bakoitzean argindarraren prezioan igoera handiei aurre egin ondoren, errekor berri baten eta maximo historikoen albisteak ia ohitura bihurtu direla”. salatu zen. Horen ondorioz, kolektiboen esanetan, “hamar familiatik batek ezin ditu dagoeneko argiaren fakturak ordaindu”. “Oligopolio elektrikoak aberastasunak pilatzen dituen bitartean, milaka pertsonek jateko erosketa egin eta argia piztu erabaki behar dute, eta hau onartezina da”, adierazi zuten bukatzeko.

Hemen duzu adierazpen osorik.

 

  • Twitter
  • Facebook