Ekologistak Martxanek klima-aldaketari buruzko sentsibilizazio-kanpainarekin jarraitzen du Barakaldoko kaleetan horma-irudiak eginez

Ekologistak Martxan Barakaldok klima aldaketari buruzko kanpainarekin jarraitzen du aurten, herriko herriko kaleetan horma-irudiak  eginez.

Ekimen honetan, udalerriko paretetan, hormetan eta hiri-altzarietako elementuetan horma-irudi apaingarriak egingo dira, kanpainaren edukiari buruzko irudiekin eta testuekin. Elkarteak herritarrak informatu eta sentsibilizatu nahi ditu klima-aldaketaren aurrean jarduteko premiaren inguruan, baita haien parte-hartze aktiboa sustatu ere.

Aldi berean, eremu publikoa apaindu nahi da eta, kasu batzuetan, hondatutako hiri-elementuen kontserbazioa berreskuratu eta hobetu. Azkenik, ekimenak kalea dinamizatu nahi du, elkarbizitzarako gune eta ingurumen eremuaren zati gisa, eta udalerrian arte adierazpena sustatu.

Proiektua Arte Ederren Fakultateko ikasleen (diseinu grafikoa), Barakaldoko hiri-artisten eta Ekologistak Martxaneko boluntarioen laguntzarekin egingo da.

Bestealde, eta larunbatean Bilbon ‘Sakeoari ez!. Energiarako eskubidea’ manifestazioa egingo dela aprobetxatuz, kanpaina honek bere bat egiten du ekimenarekin. Manifestazioaren helburua azken hilabeteotan jasaten ari garen argiaren prezio-igoera neurrigabearen aurka protesta egitea helburu duen ekintza babestu nahi da.

Kanpaina honetan parte hartzeko edo zure auzorako edo ikastetxerako ideiaren bat partekatzeko, idatzi helbide honetara: barakaldo@ekologistak.org

 

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook