![](https://ekologistakmartxan.org/wp-content/uploads/2015/08/AHTzuloa-624x322.jpg)
AHTren aurkako protesta martxa Donostian. AHT=ZULO BELTZA
Mugitu! mugimenduak deituta, hamarnaka lagun bildu dira Donostian AHTren proiektua zulo beltza dela salatzeko. Manifestariek bulebarretik abiatuta Eusko Jaurlaritzak Miramarreko jauregian egin duen ikasturteko lehen gobernu-kontseilura jo dute, “euskal Y-aren zulo beltz” beldurgarriari buruzko parodia bat eginez.