Bizizaleak konpartsa ekologista

Aste Nagusia eta Marijaia ate-joka ditugu, eta, urtero bezala, BIZIZALEAK TXOSNAN parte hartzeko TXANDAK antolatzen gabiltza. Aurten Marijjaia abuztuaren 22an etorriko da, eta 30era arte egongo da gure artean. Zoazte zuen batzordeetan, taldeetan eta lagunartean komentatzen eta animatzen… Eta APUNTA ZAITEZTE!!!

11816879_1670601136486210_2462260671486833998_nEra berean, nahi izanez gero, txosnaren muntaketan parte har dezakezue. Abuztuaren 15ean hasiko gara eta aste osoan, abuztuaren 21era arte, muntaketan arituko gara. Nahi bezala lagun dezakezu: ez da beharrezkoa ezagutzarik izatea, laguntzeko gogoz etortzea baino ez. Anima zaitez! Gainera, taldetxo batek bazkaria prestatuko du Ekoetxean, lanean arituko garen guztiontzat: goiz eta arratsalde daudenentzat, arratsalderako datozenentzat, goizez ibili direnentzat… Apuntatuko? Zatozte! Zuen laguntza behar dugu!

Aukeratu zuen txanda:

– 07:00etatik 12:00etara (garbiketa-lanak: 2-3 lagun)
– 12:00etatik 19:00etara (15 lagun). Txanda indartua 12:00etatik 16:00etara, txibierroak prestatzeko.
– 19:00etatik 01:00era (15-20 lagun).
– 01:00etik 07:00etara (goizaldeko txanda, 15-20 lagun).
Eta, erabakita duzuenean, jarri gurekin harremanetan:
– Ekoetxeara etorri eta prestatu dugun koadroan zuen izenak apuntatu (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era);
– bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera idatzi;
– 94 4790119 telefonora deitu; edo
– mezu bat bidali facebooken bidez

Mesedez, zabaldu mezua zuen lagunen eta taldeen artean, bai eta Ekoetxea erabiltzen dugunon artean ere. Anima zaitezte eta parte hartu!!

  • Twitter
  • Facebook