Errausketaren aurkako pitada

Larunbatean, ekainak 13, Donostian, errausketaren aurkako pitada masiboa!! Etor zaitez!!
Asten asteotan, bolo-bolo ibili da txistu eginaz protesta egiteko zilegitasunaren inguruko eztabaida. Arrazoiak daudenean protesta egitea zilegi dela garbi dago. Hurrengo lau urteotarako Gipuzkoako erakunde nagusien gidaritza hartuko dutenek, karramarroak bezala atzera egiteko asmoa azaldu dute.
Zero zabor bidea utzi eta, zabor poltsa ipar hartuta, errausketaren bideari ekiteko mehatxu egin dute. Gure osasuna, ingurumena eta dirua jokoan dago. Badugu protestarako motiborik, badugu txistualdi edo pitada bat egiteko arrazoirik. Hori dela eta, ekainaren 13an, Donostiako Gipuzkoa plazan errausketari ezetz esango diogu ozenki pitada masibo baten bidez. Zero Zabor bideak ezin du etenik izan.

pitada

  • Twitter
  • Facebook