Atez Ateren defentsa hasi da

10313589_666425466823420_6212679097547559029_n  11181212_868524923195966_5256616637299919906_nHauteskundeak eta gero Gipuzkoako Aldundian aldaketa eta Atez Ateren defentsa hasi da.

Ekainaren 13an txistualdia izugarria izan zen. Eta 23an elkarretaratzea  burutu zen Aldun Nagusia izendatze ekitaldian.

2015eko ekainaren 11a, Gipuzkoarron diputazioa berriz ere eskuz aldatzera doa, eta horrekin batera erraustegiaren mamua itzuli da. Politikarien asmoak ikusita, eta errauste planta berriz martxan jartzeko duten intentzioaren aurrean, herritarrez osatutako talde batek gure haserrea plazaratu dugu. Herritarrok argi dugu guztiontzat, eta batez ere ingurukoentzat hain kaltegarria den erraustegia bigarren aldiz geldiaraziko dugula beharrezkoa bada. Garbi erakutsi da ez dela beharrezkoa. Herritarrok ez gaude prest gure osasunarekin jolasteko, ezta ingurumenarekin ere. Gure erabakia errespeta dezatela. Beharrezkoa ikusten dugu gizartea berriz aktibatzea eta proiektu honen aurrean hortzak erakustea. Herritarron borrokaz posible dela ikusi dugu. Sar dezatela erraustegia nahi duten lekutik.

AIRE GARBIAK BIRA NAZAN!

ERRAUSTEGIRIK EZ!

EZ HEMEN ETA EZ INON!

después d elas elecciones y con él, la promesa de PNV y demás partidos de suprimir el Puerta a Puerta. La reacción no se podía hacer esperar…

ERRAUSKETARI EZ

HONDAKINEN APROBETXAMENDU MATERIALARI BAI

Hemen elkartu garen eragileak kezkaz entzun ditugu gaurtik aurrera Aldun Nagusia izango den Markel Olanoren adierazpenak. Hauteskunde kanpainan aipatu zuen hondakinen errausketa berrartzeko asmoa eta hauteskundeak pasa ondoren bere adierazpenak berretsi ditu.

IMG_2925Ukaezina da azken lau urteetan pauso garrantzitsuak eman direla hondakinen kudeaketan, batez ere gaikako bilketari dagokionean, urte hauetan gaika bildutakoaren ehunekoa bikoiztu egin baita gutxi gora behera, %25etik %50era. Aldi berean zabortegietara doan kopurua gutxitzen joan da eten gabe; 225 664 tona 2011an eta 172134 tona 2014an. Hau guztia lortu da nahiz eta Gipuzkoako herri handienek (Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Beasain, Zumarraga, Lasarte, etabar) ezer gutxi lagundu bide honetan. Errausketaren aldeko alderdien eta hauen inguruko talde konpartsek azken lau urtetan egin duten kanpaina itogarria izan da, ez atez atekoari bakarrik, baizik eta edozein gaikako bilketa eraginkorri aurka egin baitiote. Hala ere, Gipuzkoako herrien erdiak baino gehiagok, handiak, ertainak edo txikiak, lortu dute hondakinen %70a baino gehiago gaika biltzea, eta kasu askotan %80a ere gainditu dute. Gipuzkoa eredu izan da bai estatu mailan, baita Europan ere, eta hala onartua askotan, esate baterako PPko ministro zen Arias Cañete eta Piotr Barczak Europako Ingurumen Bulegoko hondakin politikaren arduradunaren aldetik.

Hemen elkartu garenak pertsona eta taldeak ingurugiroaz arduratuta gaude eta ez dugu onartzen atzera pausorik aurreratu dugunarekiko. Aldiz, hobekuntzak exijituko ditugu, 2016an %60a gaika bil dadin eta 2020an %75, “hondakin baliogabeak ia erabat ekidin arte” 2014ko maiatzaren 24an Europako Legebiltzarrean PNVk, PSOEk eta PPk bozkatu zutenarekin bat eginez.

IMG_2923

Izan ere, harrigarria da alderdi hauena; Europan ingurumenarekiko puntu egoki ugari duen erresoluzioa bozkatzen duten bitartean, adibidez “hamardaren bukaerarako, progresiboki ekidin hondakin birziklagarri eta konpostagarrien errausketa”, “hondakinen erabilera materiala lehenestea energiaren sorreraren aurrean”, “zabortegien debeku orokorra”, Gipuzkoan errauste plantaren eraikuntzarekin tematuta daude, nahiz eta hau beharrezkoa ez izan, lehengaien suntsitzailea, garestia (500 000€ aurreko proiektua) eta kutsatzailea izan (sortzen den Kw.h bakoitzeko ikatzezko zentral batek baino CO2 gehiago sortzen du).

Aldun Nagusiak eta hau babesten dutenek garbi izan behar dute guk erraustegiaren aurkako borrokari berriro ekingo diogula; ez dugu onartuko, ez handirik, ez txikirik. Gipuzkoarrak mobilizatuko ditugu orain urte batzuk gertatu bezala. Baina zuen asmoak ekonomia zirkular eta jasangarriaren (murriztu, berrerabili, birziklatu) bidetik pauso eraginkorrak ematea baldin badira, zuen lagun izango gaituzue, oraindik lan asko baitaukagu aurrean.

Errauskailua eta porlan enpresen interesak

Errausketaren atzean dauden interes ekonomikoei buruzko lana. Eraikuntza arloko lau enpresa handienen artean banatzen da pastela: hondakinen bilketa, tratamendua, errauskailuen eraikuntza eta errauskailuen kudeaketa beraiek egiten dituzte.
Egilea(k):
Oñatiko Zero Zabor

https://www.makusi.tv/wp-content/uploads/2015/06/gipuzkoazemento_5575daf03e851.mp4

  • Twitter
  • Facebook