Category Archives: Ingurumena

BERTOKO BASO EKOIZLEAK: Alternatibarik onena Euskadin onddoek eragindako pinu landaketen heriotza masiboaren aurrean

Dagoeneko badakigu Kalifornian jatorria duen Pinus radiata landaketa intentsiboek kolapsoa eragin dutela Bizkaiko paisaian.

Aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan pinu landaketa ia guztiak (70.000 ha baino gehiago Bizkaian) pinuen osasuna erabat kaltetzen duten honako hiru onddoek jota egongo dira: Banda gorria, Banda marroia eta Fusarium. Bizkaiko ekialdean nabarmenagoak dira eragindako kalteak eta mendebalderantz hedatzen ari dira bizkortasunez. Gainera, arraseko mozketek eragiten duten lurzoruaren galerak, etorkizuneko landaketen hazkuntza moteltzea, ahultasuna eta errentagarritasuna txikiagotzea dakartza.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek urteroko Bandera Beltzen txostena aurkeztu du

Behin ere, Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxanek kostaldeko ingurumen egoera neurtu du. Bandera Beltzak 2018 txostenean estatuko kostaldeetako egoera larrienak aipatu ditu. Probintzia bakoitzeko bi bandera beltz ezarri dira eta Euskal Herriak ere eraman ditu bereak. Gipuzkuako kasuan, kutsaduraren ondorioz Mijoaren egoera txarragatik eta kudeaketa txarrean Donostiako Metroaren proiektuagatik. Bizkaian berriz, plastikoen ondoriozko kutsadura eta Bilboko Portuaren kudeaketa eskasek eraman dituzte bandera beltzak.

Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.

Ekologistak Martxanen ustez Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak (EAJ-PSOE) ez du Pagasarri Mendiko Plan Bereziaren gaineko ardurarik hartzen 

Talde ekologistak, 2008an onartu zen Pagasarriko Plan Bereziaren garapen osoa eskatu du Udaletxean.
10 urte hauetan, adostu ziren neurrietatik gehienak bete ez direla salatu dute ekologistek, bertako basoaren berreskurapenerako basoberriketarako plana edota ingurunearen interpretaziorako zentruaren eraikuntza, besteak beste.
Udaletxeko gobernu taldeak orain arte eginiko lana defendatu du baina Pagasarriko Plan Bereziak bultzada bat behar duela onartu du ere, udaletxeko arlo ezberdinen arteko koordinazio beharra azpimarratuz.

Iritsi da Ekozinemaldiaren 12. edizioa

Hemen dago 12. EkoZinemaldia, beste urte batez, indarrez beterik. Planetari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen ahaleginduko gara, aurtengoan ere. Fokua energian jarriko badugu ere (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste jarduera askotaz ere jardungo dugu: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia eta abar. Eta, jakina, energiaren askotariko eraginak izango ditugu ikusgai, ingurumenean nahiz gizakiengan dituenak, […]

Urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzako Munduko Eguna: 99 galdera, 99 esperientzia mundu bidezkoago eta iraunkor batean bizitzen ikasteko

Ecologistas en Acción eta MRP Federazioaren artean prestatu eta ekoiztutako gida honen helburua, ingurugiroaren problematika ikasgelan landu nahi duten irakasleentzat baliogarria gerta daitekeen tresna bilakatzea da.

Edukiak zerrendatzen dituzten kurrikulum-proposamenetan ez bezala, pentsamendu bakarra- ren “egiak” desmuntatuko dituzten galderak proposatzen dira lan honetan, Lurra planetan duin- tasunez eta justiziaz bizirauten lagunduko digun paradigma kultural berria eraikitze aldera.

‘Otsoen eta abeltzaintza estentsiboaren arteko elkarbizitza posiblea da baina administrazioen konpromisoa eskatzen du’

Ecologistak en Accion konfederaziotik “Otsoekin elkarbizitzan” proiektua garatu dute abeltzainen eta otsoaren arteko elkar-bizitza sustatu ahal izateko. Horretarako abeltzainak, administazioak eta hedabideek barne hartzen dituen hainbat ekintza garatu dira. Ekologistak Martxanek Euskal Herrirako baliagarriak gerta daitezkeen neurriak aurkeztu nahi ditu jarraian.

Aralarko Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektua ONARTEZINA!

NATURKONeko, Gipuzkoako natur eta ekologista elkarteetako ordezkariok, haien artean Ekologistak Martxan Foru Aldundia ebaluatzen ari den Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektu berria eta bere ingurumen inpaktuko azterketaz egiten dugun aurkako balorazioaren berri azaldu dute Donostian.

EAEANk onartu egin du Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Erreserba kudeatzeko onetsi zuen dekretuaren aurka jarritako helegitea

Urdaibaietz plataforma ekologistaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak ausarkeriaz jokatu du hainbat puntutan legezkotasuna urratuta.

Joan den urtarrilaren 30ean, Urdaibaietz plataforma ekologistaren legezko ordezkariek helegitea jarri zuten Eusko Jaurlaritzak 2016ko iraileko hauteskundeak eta bi egun geroago onartu zuen dekretuaren kontra, jarduneko zegoenean onartu ere, hau da, Eusko Legebiltzar berria oraindik eratu gabe

Ekologistak Martxanek II. Baso Jardunaldiak antolatu ditu

Euskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko asmoz antolatu dituzte Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkarteek, Bilboko Udalaren diru-laguntzarekin, azaroaren 8tik 19ra bitartean gauzatuko diren bigaren jardunaldi hauek. Bost egunetan zehar, hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan. + Kartela ikusi Azaroaren 8an, asteartea, jardunadiak aurkeztuko dira eta Euskadiko basoei […]

Bost lagunetik bik ozonoz kutsatutako airea arnastu dute Euskadin

Euskadiko 860.000 biztanlek ozonoz kutsatutako airea arnastu dute 2016ko udaberrian eta udan. Ecologistas en Acción elkarteak prestatutako Ozono Kutsadurari buruzko txostenak argi utzi du biztanleen % 40 eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen % 75 Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako gehienezko ozono-mailetatik gora daudela. Egoera meteorologikoa, klima-aldaketa, trafikoaren gorakada, ibilgailuen emisioen iruzurra eta gobernuak ,energia berriztagarrien ordez, energia zikinen alde egitea, horiek guztiak dira, besteak beste, herritarren osasunari, laborantzari eta espazio naturalei muin-muinetik eragiten dien arazoaren iturburuak.

Bilboko Udalak Bolintxu deusezten jarraitzen duela salatu du Ekologistak Martxanek

Proiektuaren baitan topatu ziren irregulartasunak eta ingurumenean zuen eragin txarra zela eta 2016ko otsailean eten egin zen harrobiko jarduera. Bilboko Udaleko Ingurumen sailak proiektua modifikatzeko eskaera egin zion Cementos Rezola enpresari.

Isurketak irailetik berriz ere martxan direla salatu du Ekologistak Martxanek, Bizkaiko Foru Aldundiak txostena (bioaniztasunean konpetentea) aurkeztu aurretik eta interesa duten alderdiei ofizialki jakinarazi gabe ( Ekologistak Martxan eta bizilagunen elkarteak ).

GELDIARAZITA BELARTZA-HARROBIKO LANAK (MERCADONA)

(cast) Ayer se firmó la Orden de Paralización cautelar de todos los trabajos en el ámbito de Belartza-Cantera y, por la tarde, fue entregada en obra por la Guardia Municipal. El Ayuntamiento reconoce así que se está incumpliendo la Ley de Suelo, en su artículo 172.2. Nosotros ya lo habíamos denunciado. Casi 2 meses después de la primera denuncia, ayer, el Concejal de Urbanismo, Enrique Ramos firmó la Orden de Paralización, curiosamente unos días después de haber declarado, una vez más, que todo era legal, y que los trabajos eran labores previas. Han desmontado una cantera entera, incluyendo el túnel de acceso a Belartza, han movido miles de toneladas de materiales con actuaciones también contrarias a la legalidad, y hablaba de trabajos previos.

Gipuzkoako talde ekologistek Belartza 2 indultrialdearen aurkako manifestua sinatu dute

Aurreko asteetan Belartzako Merkadonako sustatzaileek legearen kanpo egindako jarduketen berri eman zuten publikoki ekologistek eta nola udaletxeak salatutakoei kasu arduragabea eginagatik jarduketa irregular horiek natural gune aberats batean ingurumenari eragindako kaltea salatzera Ararteko, Fiskaltza eta Eusko Jaurlaritzara jo behar izan dugun ere.

Bilboko Udalak ez du Pagasarri Mendiko Plan Berezia errespetatzen

Cementos Rezola enpresak, Bilboko Udalak modu irregularrean emandako lizentziaz baliaturik Bolintxuko harrobia betetzen dabilela salatu du Ekologistak Martxanek. 2008an onartutako Pagasarri Mendiko Plan Bereziak babesten dituen hezeguneak eta belatz handiaren bizilekua suntsituz.

BILBO, ALTERNATIBEN ERAKUSLEHIO

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa.