99 galdera, 99 esperientzia mundu bidezkoago eta iraunkor batean bizitzen ikasteko
Ecologistas en Acción eta MRP Federazioaren artean prestatu eta ekoiztutako gida honen helburua, ingurugiroaren problematika ikasgelan landu nahi duten irakasleentzat baliogarria gerta daitekeen tresna bilakatzea da.
Dokumentu hau gure bizitzei dagoeneko eragiten dien ingurumen- eta gizarte-krisi sakonaren diagnostikoan oinarritzen da (ez dugu diagnostiko hori hemen garatuko). Hezkuntzakezin dio errealitate horri bizkar eman.
Edukiak zerrendatzen dituzten kurrikulum-proposamenetan ez bezala, pentsamendu bakarra- ren “egiak” desmuntatuko dituzten galderak proposatzen dira lan honetan, Lurra planetan duin- tasunez eta justiziaz bizirauten lagunduko digun paradigma kultural berria eraikitze aldera.
Galderoi erantzun behar diegu, norbanako gisa, talde gisa, Lurrean bizi den espezie gisa.
Ez dira azterketa bateko galderak, ez eta ikasleei kali kazioa jartzeko adierazleak ere. Era berean, ez dira arin erantzuteko galderak, bistaratzen eta azaleratzen duten galderak baizik. Kontsumotik, diruzko etekinetatik, hazkunde ekonomikotik eta antropozentrismotik ezbairik gabekotzat jotzen diren egiei susmoa hartzea nahi da.
Sortzeko gaitasuna bizi izandako esperientzietan errotuta dago. Esperientzia horiek hainbat forma har ditzakete, pertsona eta talde bakoitzaren arabera. Hori dela-eta, dokumentuak elkartasunezko mundu iraunkor batera bideratzeko hezkuntza esperientzia desiragarriak ere pro- posatzen ditu, ahalduntzeko lorbidea izan daitezkeenak. Hainbat kasutan, esperientzia errealak dira, ez simulazioak edo saioak. Beste kasu batzuetan, begirada zabaltzen laguntzen duten ariketak dira.
Galdera hauei erantzuna bilatuz (adinaren arabera, hainbat konplexutasun maila eta ibilbide dituztenak) eta esperientzia hauek praktikatuz (bai eta beste asko ere), haurren hezkuntza ibilbidea bidezko mundu iraunkor batean bizi ahal izateko funtsezko pres- takuntza bilakatuko litzateke.
Insistitu nahi dugu galdera eta esperientzia horiek iraunkortasun-ezaren eta krisi ekosozialaren pa- norama astindu behar dutela eta gizaki guztioi bizi izatea merezi duten bizitzak bizitzen lagundu. Hezkuntzak ez badu horretarako balio, zertarako balio du, orduan?
Dokumentua hiru bloketan egituratuta dago (hirurak beharrezkoak dira, begirada orekatua izan ahal izateko), eta bloke bakoitzean galderak eta esperientziak daude. Hiru blokeak elkarrekin josita daude, gainjarrita, bizitzan gertatzen den bezala, eta batzuetan zaila da galderak eta esperientziak batean ala bestean sartzea.