‘Otsoen eta abeltzaintza estentsiboaren arteko elkarbizitza posiblea da baina administrazioen konpromisoa eskatzen du’

Ecologistak en Accion konfederaziotik “Otsoekin elkarbizitzan” proiektua garatu dute abeltzainen eta otsoaren arteko elkar-bizitza sustatu ahal izateko. Horretarako abeltzainak, administazioak eta hedabideek barne hartzen dituen hainbat ekintza garatu dira. Ekologistak Martxanek Euskal Herrirako baliagarriak gerta daitezkeen neurriak aurkeztu nahi ditu jarraian.

Otsoaren egoera Euskadin txarra da, Karrantza, Burgos eta Kantabria artean kokatzen da otso-talde bakarra. Otsoa eta abeltzaintzaren arteko harremana oso gatazkatsua da eta otsoekiko uxaldietan oinarritutako politikak ez du egoera errazten laguntzen. Predatzaile handi guztiak bezala, otsoa funtsezkoa da ekosistemen funtzionamendurako eta beraien prozezu ekologikoetarako. Predatzaile apikala denez populazio on bat mantentzea ezinbestekoa da penintsularen ecosistestemak mantendu eta, berreskuratu ahal izateko.

Bestalde, abeltzaintza estentsiboa ingurumenari egokitutako ekimen bat denez, funtsezkoa izan daiteke agroekologia ekoizpen sistemetarako. Euskal kulturan oso sustraiturik badago ere, globalizazioak, europear abeltzaintza politikek eta hirietara emandako emigrazioak, bere garrantzi ekonomikoa murrizten joan dira.

Dokumentua prestatzeko, Duero ibaiaren iparraldean otsoarekin elkarbizitzan dauden 50 abeltzainekin batu ginen 2016ko azaroan gaiaren inguruan dituzten ideiak ezagutzeko. Ondoren, ideia horietan oinarrituz, autonomia, probintzia eta estatu mailan indarrean jarri ahal izateko neurriak zehaztu ahal izan ditugu.

Proposatutako neurriak

Otsoarekiko errespetuzko jarrera sustatzen duten abeltzainei diru-laguntzak ematea proposatzen dugu, dituzten diru galerei aurre egin ahal izateko. Abereen babeserako erabiltzen diren txakurrak, lanerako animalitzat onartzea ere lagungarri izango litzateke guztiz. Otsoen erasoengatik ematen diren kalte-ordainak bidezkoak izan beharra dute denboran eta moduan; beti ere, otsoak egin ditzakeen kalteak sahiesteko hartu beharreko neurriak hartuta. Azkenik, esan beharra dago, abeltzaintza estentsiboa, haragijale handiekiko elkarbizitzan duten papera funtsezkoa dela eta horrela azaldu behar zaiola gizarteari, sentsibilizazio jardueren bitartez.

Bukatzeko, Ekologistak Martxanek (Ecologistas en Acción konfederazioko kide garen heinean) eta dokumentu honen garapenean parte hartu duten abeltzainek, bertan azaltzen ditugun neurriak martxan jartzea eskatzen diegu administrazioa. Soilik horrela lortuko baitugu abeltzaintza estentsiboa eta otsoaren arteko elkarbizitza sustatzea eta gaiarekiko dagoen gatazka soziala murriztea.

TXOSTEN OSOA IRAKURRI (erderaz)

  • Twitter
  • Facebook