Category Archives: energia

103.589 sinadura frackingnaren aurka

Euskal Autonomia Erkidegoan frackinga debekatu nahi duen Herri Ekimen Legegilea irailaren 13an aurkeztu zen Eusko Legebiltzarreko mahaiaren aurrean, 103.589 sinadura bildu eta gero.

Ekomartxa Euskal Herrira iritsi da

Ekomartxa euskal lurraldean barrena dabil uztailaren 17z geroztik. Inguruetan ezarri nahi diren fracking proiektuak salatzera bideratuta egon da aurtengo edizioa, eta, hori dela-eta, gasa erauzteko teknika agresibo horrek kaltetuko dituen herriak eta lurrak zeharkatu ditu

DesobEKIentzia- Autoekoizpen energetikoa

Ekainaren 21ean Som Energia – Energia Gara Bilbok eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzek hizlari ugari elkartu zuten, energia fotovoltaikoaren debekua desmitifikatzeko eta autokontsumoa bultzatzeko. Bertan aukera anitz ―legalak nahiz teknologikoak― eskaini zituzten autokontsumorako.

Kanarietako petrolio zundaketen aurka

Gaur Ekologistak Martxan-ek eta Komite Internazionalistek deituta elkarretaratu gara Bilboko Arriaga plazan Kanariaseko petrolio zundaketen aurka.

Garoña itxi orain

Ekologistak Martxanek gaitzetsi egiten du Endesak (bai eta Iberdrolak ere, Garoña zentralaren jabeak baitira biak) Garoñako zentrala irekita mantentzeko egingo duen eskaerari buruz egin berri duen iragarpena. Zentrala martxan jarriko litzateke, eta, hartara, ziurgabetasuna luzatuko litzateke.

Fracking-aren kontrako 4. EkoMartxa

Uztailaren 11tik 27ra Ekologistak Martxan-ek 4. Ekomartxa antolatzen du, aurtengoa Fracking-aren aurkakoa. Paletziako lurraldeak, Kantabriako hegoaldea, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu.

Yasunik oraindik behar du gure babesa

Yasuni (Ekuadorreko Amazonia) babesteko kontsulta bultzatzen duen YASunidos plataformak behar zituen sinadurak baina % 30 gehiago lortu zituen. Hala ere, hemendik aurreikusi genuen bezala eta Ekologistak Martxan-ek kontsulari saihesteko eskatu zionez, prozesuak oztopoak jaso ditu. Azken egunotan Sarayakuko herriak presioa eta erasoa salatu ditu ere.

Apirilak 11 Yasunikin bat

Gaur apirilaren 11n Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan elkartu gara Amazoniako Yasuni babespen eremua iraun dadila aldarrikatzeko, gaur azken eguna hango herritarrek bultzatzen ari diren herri kontsultarako sinadurak aurkezteko.

M28: IberTrolaren Akziodunen Batzarra

Gaur martxoak 28 Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean, Iberdrolaren Aziodunen Batzarra ospatu da, bertan , Ekologistak martxanek elkarretaratzea deitu du Iberdrolaren zurikeria salatzeko.

8. EkoZinemaldia: ura eta zor ekologikoa

Uraren Egunaren inguruan 8. Ekozinemaldia antolatu du Ekologistak Martxan-ek : martxoaren 17tik 27ra arte, mundu osoko filmen bitartez , zor ekologikoa islatzen, baina bereziki Urari buruzko filmak eskaintzen, aurten bultzatzen ari den uraren inguruko kanpainaren barruan. Horretarako, egungo uraren egoerari buruzko filma luzeak eta laburrak ikus daitezke.

Elikagaiak, ura eta energia ez dira merkantzia

Nazioarteko krisiak zuzenean eta antzera isolatzen ditu mundu zabaleko langileak. Baliabide naturalen eta lan-indarraren esplotazioa areagotzea enpresa transnazional handien estrategikoetakoa da, euren irabazi-tasak berreskuratzeko ahaleginean.