Ekologistak Martxanek flashmoba egin du fracking-aren aurka, teknika kutsatzaile horren aurkako mundu egunean

Mundu osoko aktibistek ahotsak batu dituzte hirugarren Global Frackdown egunean, fracking-a debeka dadila argi eta ozen eskatzeko asmoz. Izan ere, planetatik erregai fosilen azken apurrak eskuratzeko teknika hori erabili den leku guztietan, akuiferoak, zoruak eta airea luze-zabalean kutsatuta geratu dira.

Euskal Herrian, fracking-aren edo haustura hidraulikoaren aurkako erresistentzia gero eta handiagoa da, eta hasia da garaipenak lortzen. Gero eta gehiago dira gasa erauzteko teknika horren kontra dauden lagunak. Ez dago gizartearen baimenik fracking-arekin aurrera egiteko, eta, horren erakusgarri, irailaren 13an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ziren 103.589 sinadurak.

Eusko Jaurlaritzak bat egin du fracking-a bultzatzen duten enpresa iparramerikarrekin

Ekologistak MartIMG_1335xanek bere kezka erakutsi nahi du Iñigo Urkullu lehendakariaren azken adierazpenen aurrean. Hain zuzen ere, Euskadin hainbat esplorazio-putzu zulatzearen alde agertu lehendakaria, herritarren nahiari muzin eginik.

Urkulluk aurreko hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago adierazi zuen jarrera lausotuz joan da, denbora pasatu ahala. EAJk ez du sinatu Gipuzkoa fracking gabeko lurralde izendatzeko akordioa (EHBilduk, PSE-EEk eta PPk, ordea, bai). Era berean, ez du bat egin Madrilen, Gobernua aldatzen denean, haustura hidraulikoa debekatzeko alderdi politiko ugarik sinatu zuten akordioa. Gainera, Eusko Jaurlaritzak kontrolatutako SHESA konpainiaren ––Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi–– eta fracking-aren industriako Heyco eta Cambria enpresa iparramerikarren arteko tramitazio administratiboak aurrera darrai.

Euskal Herriko herritarrek teknika horren aurrean behin eta berriz adierazi duten gaitzespena kontuan hartu eta baimen guztiak geldiaraztea eta erantzukizun demokratikoz jardutea eskatzen dio Ekologistak Martxanek Eusko Jaurlaritzari.

Erregai fosilen menpekotasuna eta horrek kliman duen inpaktua

Eskuratzeko zailak diren erregai fosil ez konbentzionalak erauzteko erabiltzen da haustura hidraulikoa, adibidez, eskisto-gasa edo -petrolioa, IMG_1337harea konpaktuetako gasa edo ikatz-zainetako metanoa. Fracking-ak gas-erreserbak handituko ditu, baina horrek erregai fosilen menpekotasun-aroa hainbat hamarkadaz luzatuko du, kliman inpaktu esanguratsuak eraginda. Azken ikerketa zientifikoen arabera, metano-maila altuak fracking putzuetako ihesekin lotuta daude. CO2ak baino negutegi-efektu handiagoa sortarazteko ahalmena du metanoak. Ondorioz, fracking-a ez da lagungarri izango klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Fracking-ak dakartzan osasun- eta ingurumen-arriskuen frogak gero eta gehiago dira, eta horrek aurkako jarrera zabaldu du herritarren artean, bIMG_1334ai EBn, bai AEBetan.

Ekologistak Martxanek argi du ez dagoela teknika horretarako erregulazio egokirik. Dakartzan arriskuak hain dira handiak, debekua baino ez da zilegi. Premiazkoa da eta ezinbestekoa beste eredu energetiko baterantz jotzea.

Eusko Jaurlaritzari bere politikak energia aurreztera eta energia-iturri berriztagarrietara bideratzeko deia egin dio Ekologistak Martxanek, hori baita jendarte- eta ingurumen-justizia bermatzeko bide bakarra.IMG_1329

  • Twitter
  • Facebook