Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP): mehatxu berria

Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa: mehatxu berria
2013ko ekainetik hona Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean negoziatzen ari den ituna da TTIP. Negoziazioa inolako gardentasunik gabe gauzatzen ari da, demokratikoki aukeratutakoIMG_1316 ordezkarien eta herritarren isilpean. Atlantikoaren bi aldeetako enpresa multinazionalen etekin potentzialak mugatzen dituzten “lege-oztopoak” ezabatzea da itunaren helburu nagusia, negoziatzaileek aitortu dutenez.
Demokraziaren aurkako erasoa da TTIP, eta ez bakarrik gardentasun-ezagatik. Izan ere, akordio esplizitu eta publikoa dago Europako Batzordearen eta AEBen artean, Atlantikoaren bi aldeetan legeak ezartzeko garaian, enpresa multinazional handiei botere gehiago emateko, herritarrei baino, jarduera-sektore guztietan baliabideak, ondasunen ekoizpena eta zerbitzuen kudeaketa kontrolatzeko asmoz.
Horretarako, TTIPk honako mekanismoak izango ditu eskura:
Erregulazio Elkarlanerako Kontseilua. Kontseiluak, desarauketari lotutako konpromisoak aplikatzen direla kontrolatuko du, eta, gainera, boterea emango die multinazionalei beste araudi batzuk ezabatu ahal izateko, TTIPren negoziazioak amaitu eta gero. Era berean, arau- eta lege-proposamen berrien jakinarazpenak jasoko ditu, horiek indarrean sartu aurretik, eta ahalmena izango du merkataritza-jarduerei dagozkien eta enpresek nahi ez dituzten mugak ezabatzeko.
ISDS-Inbertsoreen eta Estatuen arteko Gatazkak Ebazteko Mekanismoa. Demokraziaren aurkako erasorik handiena da. Kapital multinazionalaren izaera juridikoa Estatu-nazioenaren gainetik jartzen du: estatu subiranoek hartutako erabaki demokratikoak zalantzan jartzeko ahalmena emango zaie korporazioei, erabakiok euren etekinen aurkakoak direnean. Gatazka horiek ez dira nazioarteko epaitegietan ebatziko, interes ekonomikoak dituzten hiru abokatuk osatutako epaitegi pribatu batean baizik, eta han erabakiko dira bai epaia, bai isuna. Isuna jasotzen duen Estatuak ezin izango du epaiaren aurrean errekurtsorik aurkeztu.
Ituna sinatzeak, beraz, subiranotasun nazionala galtzea ekarriko du, eta gure sistema legegile eta judizialak multinazionalen interesen menpe geratuko dira.

TTIP sinatzeak ondorio atzeraezinak ekarriko lituzke, besteak beste:
Lan-eskubideak: Grebak egiteko, sindikatzeko eta negoziazio kolektiboak egiteko eskubideak ezabatzea.

Enplegua: Milioi bat lanpostu inguru galduko lirateke, eta soldatak murriztuko. Ekoizpenak deslokalizatuko lirateke. Enpresa txiki eta ertainak desagertuko lirateke, sektore guztietan.

Zerbitzu publikoak: Honako zerbitzu hauek pribatizatuko dira: osasungintza, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, herri-administrazioak, ura, garraioa, komunikazioa, hondakinen kudeaketa, pentsioak, justizia, segurtasuna eta abar. Gizarte-orekaren aurkako erasoa da, marginazioa handituko lukeena.

Nekazaritza: Multinazionalek hazien eta elikagaien ekoizpena kontrolatuko lukete. Nekazaritza-ustiapen txiki eta ertainak ezabatuko lirateke, ustiapen handien alde. Nekazaritza industriala eskala handian inposatuko litzateke, eta ekoizpen ekologikoak desagertuko lirateke. Gure herrialdean transgenikoak askatasunez sartuko lirateke, etiketetan transgenikoen erabilera adierazi behar izan gabe.

Elikagai-segurtasuna: Elikagaien segurtasunari eta kontsumitzaileen eskubideei buruzko erregulazio europarrak desegitea. Europan debekatuta dauden edonolako produktu agrotoxikoak sartuko lirateke.

Ingurumenaren babesa: Baliabide naturalen ustiaketa-erritmoa handitzea. Praktikan, ingurumen-babesari buruzko erregulazio guztiak ezabatuta geratuko lirateke. Gainera, ingurumena kaltetzen duten praktiken erregulazioaren armonizazioak fracking-ari ateak irekiko lizkioke Europan.

Finantzak: Finantza-kontrolak ezabatzea, Estatuen eta Gobernuen edonolako erregulazio-mota galaraziz.

Datuen babesa: Gure datu pertsonalak babestuak izateko eskubide zibila ezabatuko litzateke. Horren bitartez, bide emango litzaioke gure historial medikoa edo kontsumo-historiala salgai bilakatuko litzateke multinazionalentzat.

Azken batean, maila handiko erasoa da TTIP AEBetan eta EBn boterea bidegabeki daukatenentzat, bai eta oldar eta mehatxu handia herritarrentzat eta langileen klasearentzat ere. Izan ere, Ituna sinatuz gero, borroka demokratiko luzeetan eskuratutako eskubide garrantzitsuak eta EBko eta AEBetako nahiz mundu osoko herritarren interes sozialak galduko lirateke.

Gure eskuetan dago esklabotzara eta planetaren kolapsora garamatzan basakeria hori geldiaraztea.

  • Twitter
  • Facebook