Yasunik oraindik behar du gure babesa

Yasuni (Ekuadorreko Amazonia) babesteko kontsulta bultzatzen duen YASunidos plataformak behar zituen sinadurak baina % 30 gehiago lortu zituen, eta mundu mailan ere izugarrizko babesa gurea barne  (argazkiak ikus itzazu). Hala ere, hemendik aurreikusi genuen bezala eta Ekologistak Martxan-ek kontsulari saihesteko eskatu zionez, antolatzaileek gobernuak prozesuari jarraipena oztopatzeko saiakerak salatu dituzte. Sarayakuko kichwa komunitateak ere petrolio industriari aurre egin dio arrakastatsuki. Azken egunotan Sarayakuk euren autonomiaren aurkako presioa eta erasoa  salatu ditu.
Hau dela-eta zenbat ekimen abian jarri dituzte eta ekimen horiei gure babesa eman behar diegu.

yasunidos ab2014

Kontsulta eta herri adierazpena aldarrikatzen den garai hauetan beste hainbat prozesu interesgarri eta kezkagarri gertatzen ari dira munduan, Ekuadorren hain zuzen. Herri horretan herri partaidetza eta mobilizaziorako ohitura luzea daukate eta horri ekiten diote. 1996tik 2006ra, hamar urtetan, Rafael Correak lehendakaritza eskuratu arte, Ekuadorreko herriak, mobilizazio bidez, lau presidente kendu zituen eta petrolio arloko eta bestelako konpainiak kanporatzea lortu zuen.

2014/05/07

Hori esanda, eta Correak boterean 8. urtea daramanez, badirudi honek herriarekin bat egin duela, baina azken gertaerak eta gero, hori zalantzan dago berriro.

Correak ezkerreko koalizio baten hautagaia izan zen eta koalizio horrek aldarrikapen batzuk zeuzkan eta egitura bat horiek burutzeko. Konstituzio Asanblada batean oinarritzen zen eta honen bidez helburu batzuk zeuzkan, horien artean Zor Auditoria bat eratzea edo Amazoniako Yasuni eremuan ez ustiatzeko proposamena. Egitasmo horiek koalizioa herri mugimenduekin zuen loturaren isla izan da. Baina behin boterean, etengabeko tirabira izan da, ustiapen interes handiak direlako eta baliabide asko dauzkalako Ekuadorrek, petrolioa ez ezik, mineralak ere bai. Meatzaritza gutxi garatuta dago, eta Correaren helburua bultzatzea izan da («meatzaritza arduratsua» deitzen dio berak) eta ekologistekin eta bertako herriekin gatazkak sortu ditu; handiena 2007an Azuay probintzian, eta Itag-en, 2012an areagotuak Gobernuak ustiapen baimena berritu zuenean .

2007. urtetik horrela dabil Correa, ekologistei «infantilak» deitzen. 2008an horri «indigenismo infantila» gehitu zion. Gero bere eraso ideologikoari gehitu zizkion Accion Ecologica-Ecuador-en egoitza ixtea 2009an eta Fundacion Pachamamarena, pasa den abenduan (2013).

Besteak beste, Amazoniako Yasuni da Ekuadorreko Amazonia osoan egitasmo honen bidez ustiatu gabe dagoen petrolio eremu bakarra da. Berriz, hauxe da Ekuadorren petrolio gehiena daukana eta enpresa askok daude haien atzean. Bitartean, Yasuni da munduko bioaniztasun aberetsenetarikoa duen lekua, pleistozenoko izotzak kaltetu gabekoak, Amazoniako oihana eta «zibilizazioarekin» harremanik gabeko herrien gotorlekua (Tagaeri eta Taromenane). Zer esanik ez, Ekuadorreko Konstituzioa babesten duen horrelako eremua (Parkea) dugu ere, baina hemen beste proiektu batzuekin (Itoitz, AHT) gertatu zen bezala, badakigu horrek zer balio daukan estatuak «nazio interesa» bilatzen duenean.

Yasuni ITT egitasmoaren helburua zen Yasuniren lurpeko petrolio horren truke zegokion dirua lortzea mundu mailan eta horrela aldaketa klimatiko eta bioaniztasuna babesteko hain garrantzitsua den eremu hau babestea. Diru hori lortzea ez da burutu. Espainiako Estatuak, adibidez, krisialdia erabili zuen aitzakia ez ordaintzeko.
Pasa den abuztuan iragarri zuen Correak Yasuni ustiatzeko lehia irekiko zuela. Honek (berriro ere) herriaren erreakzioa eragin zuen, eta protestak hasi ziren, abuztuaren 16an errepresio bortitza jazoz. Orduan bota zuen Correak Yasuniren aldeko aldarrikapenak benetan babesa bazeukan, hori sinaduren bidez-edo erakutsi behar zutela.

Horrela egin zuten. Azken hilabeteotan, sinadura horiek (600.000) propioki jasotzeko ehunka pertsona mobilizatu da. Orain hemen haustura hidraulikoaren aurka ari garen bezala EHL bat lortzeko, biak baitira petrolioren urritasunaren eragina. Pasa den apirilaren 12an eraman zituzten sinadura horiek, karabana bat osatuz. Egun horretan, abuztuan bezala, mundu mailan mobilizatzera deitu zuten eta horrela egin genuen Bilbon ere kontsulatuan… eta haren bidez Correari eskatzen genion Yasuni ez ustiatzeko, baita kontsulta prozedura bermatzeko ere, aurretik jaso genuelako irregulartasunak gertatu zirela. (Euskaraz ere eman genien, eta «zertarako» galdetu ziguten, kontsulak ez baitzuen ulertzen. Argi dago aldarrikapen hau ingurumen arlokoa ez ezik, kultura eskubideena ere badela, eta hemen bezala, hango bertakoak errespetatzeko).

Susmoak gauzatu ziren, apirilaren 17an, sinadurak utzi eta gero, ekintzaileak eserialdi bat burutu zuten, sinadurak zeuden kutxak beste leku batera eraman behar zituzten. Esan behar da aurretik komunikabideetan Correak eta Hauteskunde Batzordeak esan zutela sinadurak jaso zituztenek ez zutela baimenik eta haien nortasun agiriak falta zirela. Gero 200.000 sinadura deuseztatu nahi zituzten, epea bete ez zutelako, eta, bukatzeko, egiaztatzeko eskubidea ez zen onartu. Eserialdian zeudela, Polizia borraka hasi zen. Apirilaren 30ean Hauteskunde Batzordeak 257.601 sinadura deuseztatu zituen (lortutakoen %34).

Berriro ere, hemen bezala, sasi-demokrazia honen benetako irudia daukagu (gogoratu hemen Gobernuak AHTren kontsultak oztopatu zituela, Muskizeko Petronorren aurkakoa, Zornotzan Boroako zentralari buruzko kontsultek jasotako tratua!). Correa mugimendua deslegitimatzen saiatu zen, YASunidos bera oposiziokideek osatzen zutela esanez, Gobernuari kalte egin nahi ziotela, eta bakarrik haien %10 kezkatzen zirela benetan Yasunirengatik!

Ekuadorreko Gobernuari eskatzen diogu adierazpen askatasuna bermatzeko eta Yasuni eremuaren ustiapena ahazteko. Hemengo instituzioei eskatzen diegu ustiapen hau gerta ez dadin behar diren aurrerapausoak emateko, Yasuni ezinbestekoa delako guretzat ere eta petrolio menpekotasunari alternatibak bilatu behar dizkiogulako, Ekuadorren eskaintzen dituzten bezalakoak.

Ekuadorreko jendeari –oihana dirua baino nahiago dutela frogatzen dutela, errepresioaren aurka eusten ari direla–, zibilizazio ustel hau ukatzen duten herri horiei, gure elkartasuna bidaltzen diegu eta jakinarazten diegu hemen ere beren ahaleginak jarraitzen ari garela erne.

 

Mecanismos de un fraude anunciado

 

EcuadorIndigenousRefuge-05ed4
Miembros de la comunidad de Sarayaku

Otro caso que incluye una comunidad indígena afectada por las petroleras y el abuso de poder de lo que ya se denomina como correísmo es el de Sarayaku. Esta comunidad kichwa que también se ha opuesto a la actividad petrolera y la destrucción de la Amazonía, dio cobijo a 3 personas que han sido voces disidentes de la línea de Rafael Correa y que se entiende que se las quiere quitar de medio por ello. La Corte sentenció a 18 meses de prisión al asambleísta de Pachakutik Cléver Jiménez, el activista Carlos Figueroa y el exsindicalista Fernando Villavicencio por injurias al presidente Rafael Correa. Los tres acusaron a Correa en el 2011 de supuestamente haber ordenado la incursión armada en el Hospital de la Policía del 30 de septiembre del 2010, durante lo que se presentó como un golpe de estado contra éste. Una vez desechada la demanda, Correa los contrademandó por injurias. La jueza (cercana a Correa) prevaricó además por no respetar la Inmunidad Parlamentaria de Cléver Jiménez

 Los días prrevios al VII Congreso el pueblo de Sarayuku se noto presencia de la policía, sobrevolando en helicóptero, etc. A los días Correa se reafirmaba contra la decisión de la comunidad de Sarayaku de albergar a los Tres. “Aquí no hay nada que negociar’ espetó en un acto con fuerzas del ejército y expreso que los privilegios de que goza Sarayaku por parte de la Corte Interamericana de Derechos Humanosse se limitan a la explotación de recursos naturales pero no en materias legales, y dijo también en clara referencia a la autonomía que goza este pueblo que no aceptaría “repúblicas independientes dentro del país”. Por su parte el Presidente de Sarayaku José Gualinga denunció lo que consideraba intimidación por parte  del estado atreves de la fuerza pública con dispositivos para registrar a los asistentes al congreso. Comunicó que Sarayaku se encontraba en  máxima alerta. Esta alarma era compartida por las organizaciónes indígenas ecuatorianas CONAIE, la Ecuarunari y las organizaciones del Abya Ayala (CONAIE que apoyó la candidatura de Correa fue una de las primeras en distanciarse de él).
  • Twitter
  • Facebook