Euskal Autonomia Erkidegoan frackinga debekatu nahi duen Herri Ekimen Legegilea irailaren 13an aurkeztu zen Eusko Legebiltzarreko mahaiaren aurrean, 103.589 sinadura bildu eta gero. Sinadurabilketa martxoaren 14an hasi zen. Esan behar da ekimen honen eragina dagoeneko nabarmendu dela, ustiaketamota hori bultzatu nahi dutenek presioa egin
baitute, alde batetik, BNK enpresa zulatzaileak eta, bestetik, Energiaren Euskal Erakundeak.