Category Archives: Barakaldo

Barakaldoko Serralta parkeko zuhaitzen moztea hauek babesteko onartutako udal araudiaren aurka doala kritikatu du Ekologistak Martxanek

Serralta Parkeko Hitzarmen Batzordearen (Barakaldoko Udala, inplikatutako udal sailak eta interesa duten taldeak ere bertan daude) arteko bilera bateratua egiteko beharra azpimarratzen dugu, bereziki auzoko elkarteak eta talde Ekologistak bertan parte hartu behar dutelarik, behar diren azalpenak emateko eta egoera honi alternatibarik onena bilatzeko.

Bizizaleak Konpartsa Ekologista topera dago udako jaietan

Bizizaleak Konpartsa Ekologista pil-pilean dago uda honetan eta horren adibide da 2022ko Barakaldoko Karmengo jaietan oso aktibo egon den gure txosna eta baita Bilboko Konpartsek antolatutako Konpartsakide Egunean izandako kolaborazio aktiboa ere.

Barakaldoko 2022ko Karmenak jaiak abian dira, parte hartu Bizizaleak txosna ekologistan!

Pasadan ostiraletik eta uztailak 17ra bitartean, Barakaldoko Karmenak jaiek denei gozaraziko diete proposamenez eta jardueraz betetako egitarau batekin. Dakizunez, Bizizaleak konpartsa ekologistak jai egunetan aldarrikapen-ukitua emateko txosna du. Gure taldean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagundu dibertsio eta aktibismo ekologistako egun hauetan.

Ekologistak Martxanen eskutik ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe” ekimena heldu da Barakaldora

Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen duten gazte boluntarioen parte-hartzearekin eta laguntza elektrikoarekin.
Proiektu honetan boluntariotza edo lankidetza esperientziarekin gozatu nahi duzu?
Eman izena boluntarioentzako prestakuntza-ikastaroan!

Ekologistak Martxanen eskutik ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe’ ekimena heldu da Barakaldora

Egin dezagun hiria pertsona guztientzat! Gizarte berrikuntzarako ekimen bat aurkezten dizugu: ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe”. Gure trizikloekin pertsonei bizi-kalitate hobea eskaini nahi diegu, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez. Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen […]

Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu diote Bilboko Hegoaldeko Trenbide-Saihesbidea eraikitzeko hitzarmena amaitzeko prozedura hasteko, legez kanpokoa delako

Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak, biak ere Barakaldo Naturala auzo-elkarteen eta ekologisten plataformako kideak, aste honetan eskaera bat erregistratu diote Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, Eusko Jaurlaritzarekin Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko sinatutako hitzarmena azkentzeko prozedurari hasiera eman diezaion.

Dokumentalaren aurkezpena (Barakaldo): Ez, eskerrik asko. La ventana de Gladys

Ekologistak Martxan Barakaldok ‘Ez, eskerrik asko. La ventana de Gladys’ film dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Gladysen leihoa, Gladys del Estal Ferreño eta 70eko eta 80ko hamarkadetako borroka antinuklearra omentzeko eta gogoratzeko, zentral nuklearren hainbat proiektu geldiaraztea lortu zuena eta gaur egun Euskal Herri desnuklearizatu batean bizi ahal izatea lortu zuena.

Tailerra: “Elikadura burujabetza eta agroekologia, proposamen praktiko bezala” (Barakaldo)

“Elikadura burujabetza eta agroekologia, proposamen praktiko bezala” Tailerra Datak: 2019ko maiatzaren 20tik 25era bitartean. Ordutegia: 20 ordu – 17:30etatik 20:30etara. (Ordutegia taldearekin bat etortzeko alda liteke) Hizkuntza: Gastelaniaz Lekua: Ekobaraka bulegoan – San Juan Kalea, 10behea, Barakaldon. Praktikak “La  Huertaka” aretoan. Leku mugatuak: 20 pertsona. Irakaslea: Alain Recio Izen-emateak maiatzaren 16ra arte ​Klikatu hemen izena […]

Argalarioko lindane biltegitik isurketak gertatzen ari dira

Ekologistak Martxan-ek ohartarazi du Euskal Herrian lindanoak kutsatutako gero eta lur gehiago agertzen direla. Erakunde eta eragile arteko mahai bat sortzeko eskatu dute lur horiek nola garbitu aztertzeko; uste dute plan baten beharra dagoela. Ibai eta akuifero kutsatuak kontsumorako ura hartzeko desegokitzat jotzea ere nahi dute.

Ekologistak Martxanek lindanoaren inguruko prposamen ez legegilea aurkeztu du

Lindanoa konposatu kimiko bat da, pestizida bezala ezagutzen dena. Hexaklorozizklohexanoaren (HCH) isometriko kimikoa da, sustantzia organo kloratua, iraunkortasun eta pozoitasun maila altuak dituena.
2015. urteaz geroztik Mundu Osasun Erakundeak “gizakientzat minbizi sortzaile” bezala ezaugarritu zuen, 1 taldearen barnean; pozoitasuna egiaztatuta daukaten produktu kimikoak.
Euskadin Linade HCHaren fabrikazioa 40 eta 90. hamarkaden artean izan zen. Fabrikazio hauetan zabor asko sortzen zen eta hondakin hauen legez kanpoko isurketak ugariak ziren Euskadiko geografia eremu askotan.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.