Ekologistak Martxanek salatu du Barakaldoko enpresa batek kalte nabarmenak eragiten dituela osasunean eta ingurumenean

Eusko Jaurlaritzaren eta Barakaldoko Udalaren aurrean salaketa bana aurkeztu ditu Ekologistak Martxanek, hondakinak kudeatzen dituen Contenedores Vascos enpresak, osasunean eta ingurumenean kalte nabarmenak eragiten dituelako. Elkarte ekologistaren arbera, Enpresak “gutxienez” lan egiten du 2018az geroztik Burtzeñako Zortzi kalean, etxeen ondoan eta ikastetxe batetik gertu.

Honekin batera, enpresak inpaktu garrantzitsuak eragiten ditu osasun publikoan eta ingurumenean: emisio atmosferikoak eta akustikoak, hondakin-uren isurketak, ibilgailu astunen zirkulazioa… Era berean, bizitegi-gune baten ondoan dago, Burtzeña (Barakaldo) auzoaren erdi-erdian, hurbileneko etxebizitzetatik 25 m. eskasera eta ikastetxe batetik 100 m-ra. Bestalde, instalazioa zati batean urpean gera daitekeen eremuan kokatzen da, eta eremu horrek eragina du jabari publikoko zor-eremuan.

Ildo horretatik, Ekologistak Martxanek hau eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Barakaldoko Udalari:

1.- Adierazitako gertakariak jakinarazitzat jotzea, dagozkion lege-ondorioetarako, eta, bere eskumenen esparruan arau-hauste administratiboren bat izan badaiteke, dagokion ikerketa- eta/edo zehapen-espedientea irekitzea.

2- Bere eskumenen esparruan, legea betetzen dela bermatzeko behar diren neurriak hartzea, jardueraren kautelazko geldiaraztea barne, hala badagokio.

3- Gertakariak ingurumeneko agintari eskudunei jakinaraztea, dagozkien neurriak har ditzaten.

4- Jakinarazleari eta Ekologistak Martxani, alderdi interesdun gisa, adierazitako gertakarien inguruan sor daitezkeen administrazio-ekintza eta -espedienteetan parte har dezatela, eta har daitezkeen erabakien berri ematea.

Barakaldo Digitatetik jasotako berria.

Eusko Jaurlaritzarentzako eta Barakaldoko Udalarentzako gutunak (gazteleraz)

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook