Egin dezagun hiria pertsona guztientzat!
Gizarte berrikuntzarako ekimen bat aurkezten dizugu: ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe”.
Gure trizikloekin pertsonei bizi-kalitate hobea eskaini nahi diegu, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.
Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen duten gazte boluntarioen parte-hartzearekin eta laguntza elektrikoarekin.
Proiektu honetan boluntariotza edo lankidetza esperientziarekin gozatu nahi duzu?
Eman izena boluntarioentzako prestakuntza-ikastaroan!
Ikastaroa ekainaren 1ean eta 2an emango da EkoBarakan, 18:00etatik 20:00etara (San Juan kalea, 10 behea, Barakaldo).
Ikastaro honetan parte hartzeko izena hemen eman behar da:
Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.