Gehiago Bizkaiko ontzien birziklapenari buruz

El Correok abenduaren 10ean argitaratutako artikulu eta jokoaren harira, “¿A qué contenedor va el papel de aluminio? Compruebe en este test si recicla bien”, Zero Zabor Bizkaia Elkargune – Plataforma Zero Zabor Bizkaia plataformatik, egokitzat jotzen dugu proposatutako eta aipatutako artikuluari eta jokoari buruzko iruzkin eta zehaztapen batzuk egitea, bai eta ontzi arinen birziklapenari buruzkoak ere.

  • Twitter
  • Facebook

Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena datorren azaroaren 24an egingo du Bilbon Euskal Herriak Kapitalari Planto!

Euskal Herriak kapitalari planto eragile sozial eta sindikalek sortutako plataforma da; herri gisa ofentsiba kapitalistari, botere korporatiboaren ezarpenei eta giza eskubideen urraketei erantzuteko sortua, besteak beste.
Egoera horren aurrean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzeko apustua egin dugu.

  • Twitter
  • Facebook

COP26 azken akordioaren balorazioa: akordio loteslerik gabe, paper errea bihurtzeko arriskua

Akordioaren ahultasuna agerian geratzen da, lehenik eta behin, testuaren idazkeran; izan ere, bertan ez dago aditz loteslerik, hau da, herrialdeei ez zaie legezko betebeharrik ezartzen; gonbidapenak, gomendioak eta eskaerak baino ez. Gainera, azken akordioari neurri zehatzak, epe argiak eta finantzaketarako benetako konpromisoa falta zaizkio. Berriz ere, lobbyen esku ez hain ezkutuak bere kartak jokatu ditu, eta partida irabazi du.

  • Twitter
  • Facebook

COP26 Aldaketaldia plataformak jarduera ugari egingo ditu azaroaren 12ra arte

Azaroaren 12raino Glasgowen ospatuko den klima aldaktaren inguruko konferentziaren harira, Euskal Herriko hainbat talde ekologista eta sindikatu COP26 aldaketaldia plataforman batu dira. Plataformak COP26ko kideei eta gobernuei adierazpenen erosotasuna utzi eta ekintzetara jo dezatela eskatu die.

  • Twitter
  • Facebook

Denbora agortzen ari zaigu. Justizia klimatikoa orain!

•Aberastasuna banatzea eta politika fiskalak sustatzea, herritar guztiek oinarrizko diru-sarrera eta zerbitzu publikoak eskura izatea bermatzeko.
Hazkunde ekonomikoaren bidetik alde egitea, mirari teknologiko faltsuak alde batera uztea eta klima aldaketaren ardura duten enpresei diru-laguntzak ez ematea.

  • Twitter
  • Facebook

EAEn enpresa transnazionalen eta giza eskubideen zentro bat sortzearen alde

Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute, haien artean Ekologistak Martxan dagoena.

  • Twitter
  • Facebook

Euskal Herriko Ekologistak Martxanek elkartasuna adierazi dio Adrián Almazáni, Deustuko Unibertsitatean kaleratu ondoren

Adrian Almazan Deustuko Unibertsitatetik kaleratu izana oso kezkagarria da. STEILAS sindikatuak arrazoi ideologikoak salatu ditu ohar batean. XXI. mendeko erronka ekosozialei aurre egiteko katedra-askatasuna eta pentsamendu kritikoa funtsezkoak dira.
Ekologistak Martxan Euskal Herriak ekimenean pentsamendu ekosozialak akademian duen garrantzia aldarrikatzen du eta elkartasuna adierazi nahi dio Adriani, erakundeko lankideari.

  • Twitter
  • Facebook

Lindanoak ondare toxiko baten oraina izaten jarraitzen du

Ekologistak Martxanek lindanoak eragindako kutsadurari buruzko txosten berria argitaratu du. Azterlanak Trantsiziorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren 2019ko azken datuak eskaintzen ditu.
Analisiak kutsatzaileak nahiz eta duela hamarkada batzuetatik debekatuta egotea ibaietan eta lurpeko uretan irauten duela erakusten du.
Datuek zaintza areagotzea beharrezkoa dela eta arrisku toxiko hori murrizteko eta ezabatzeko neurriak ezartzea erakusten dute.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanen jarrera terrazetarako baimenak luzapenaren harira

Uste dugu Covid 19ko pandemian zehar galtzadan terrazak jartzeko salbuespenez emandako baimenek beren logika zutela, lokalen barruan kontsumitzeko ezintasuna zela eta. Neurriak desagertu ondoren, eta une honetan maskarak erabiltzea eta 1.5m-tako distantzia fisikoa mantentzea muga bakarrak izanik, normalena, pandemiaren aurreko egoerara itzultzea litzatekeela pentsatzen dugu.

  • Twitter
  • Facebook