Duela gutxi, Ser irrati katean eta Deia egunkarian (2021/10/06) Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziaren adierazpen batzuk agertu dira. Bertan, dauden terrazen baimenak 2022ko hasierara arte luzatzeko aukera planteatzen da. Horren harira, Ekologistak Martxan-etik honako hau adierazten dugu:
-
- Uste dugu Covid 19ko pandemian zehar galtzadan terrazak jartzeko salbuespenez emandako baimenek beren logika zutela, lokalen barruan kontsumitzeko ezintasuna zela eta. Neurriak desagertu ondoren, eta une honetan maskarak erabiltzea eta 1.5m-tako distantzia fisikoa mantentzea muga bakarrak izanik, normalena, pandemiaren aurreko egoerara itzultzea litzatekeela pentsatzen dugu.
-
- Ulertzen dugu terrazek hiriaren dinamizazioa sustatzen dutela, bai modu ekonomikoan, bai gizarte-harremanetarako espazioari dagokionez, baina espazio hori ezin da edozein prezioren truke garatu.
Terraza-baimenen motak pandemian zehar:
-
- Alde batetik, galtzadaren gainean aparkaleku-partzelak okupatuz eman ziren baimenak. Emakida mota hau interesgarria da autoari espazioa kendu eta espaloietan hesi-efekturik sortzen ez duen heinean.
-
- Bestalde, espaloietan edo oinezkoentzako bideetan kokatutakoak daude. Gure ustez, honetan, pandemiaren aurreko eztabaidara itzultzen gara: oinezkoen mugikortasunaren arazoa; batez ere, mugikortasun murriztua duten sektoreentzat: minusbaliotasunen bat duten pertsonek, haurrak, adinekoak… Era berean, berriz ere arazoak ditugu anbulantzien, suhiltzaileen kamioien eta bolumen handiko larrialdietako gainerako ibilgailuen sarbidean.
Ezin dugu ahaztu, halaber, terraza, batez ere, mugikortasunarako pentsatutako espazio publiko baten jabetze pribatua dela.
Salbuespenezkoa iraunkorra bihuartuko delaren beldur gara, batez ere Udalak igorritako mezuak hain anbiguoak direnean.
Horregatik guztiagatik, pandemiaren aurreko araudia berriro aplikatzea eskatzen dugu, horrek herritarren bizi-kalitatea eta mugikortasun iraunkorragoa hobetuko baititu. Ezin dugu ahaztu Bilbon egiten diren joan-etorrien %61 oinez egiten dela, eta Bilbon oinezkoentzako sare bat planteatzen ari garen unean gaudela.
Ekologistak Martxan taldeko Garraio eta Mugikortasun Batzordeak
Bilbon, 2021eko urriak 14