Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak tarifa elektrikoaren aurkako manifestazioa egingo dute ostegunean Bilbon

Urriaren 4an egindako kontzentrazioan adierazi dugun bezala, elektrizitatearen prezioak gure gizarte osoa zeharkatzen du: edozein igoerak gainerako jarduera, ondasun eta zerbitzuen prezioei eragiten die, haien izaera edozein dela ere. Baina ez digute neurri berean eragiten pertsona guztiei. Emakumeek neurri handiagoan pairatzen dute pobrezia energetikoa. Adingabeak ardurapean dituzten emakumeak, haurrak eta nerabeak. Mendekotasuna duten pertsonak. Etxe batek faktura energetikoak ordaindu ezin dituenean, pilatu egiten dira. Horrela, bizitza duin bat garatzeko zailtasuna areagotuz doa: ezinezkoa bihurtzen da zorpetzearen eta prekarietatearen gurpiletik irtetea. Faktura energetikoa, elektrizitatearena bereziki, egiturazko pobreziaren oinarrietako bat da.

Hori dela eta, argiaren eta beste energia-iturri batzuen (butanoa, gasa…) igoera geldiezinak erakunde ekologistei, auzo elakarteei eta mugimendu sozialei indarrak batzera behartzen gaitu, gobernuari eta oligopolio elektrikoaren konpainiei gehiegikeria horren aurkako neurri eraginkor eta errealak eskatzeko.

Gobernuak neurri batzuk hartu ditu, baina gaur egun ez dira nahikoak, argiaren prezioek marka historikoak ezartzen jarraitzen baitute.

Ekologistak Martxan erakunde ekologistak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, pentsionisten mugimenduak lagunduta, salaketa ekintzak antolatu ditugu.

Gure ustez, beharrezkoa da aurrera egiten jarraitzea eta oligopolio elektrikoa modu argian salatzea, gorakada galantaren eragilea eta onuradun nagusia baita, eta herritarrei, oro har, kalte handia egiten baitie.

Gure ustez, beharrezkoa da igoera hori gelditzea, eta, horretarako, Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak benetako neurri eraginkorrak hartu behar dituzte oligopolio elektrikoaren aurka.

Hona hemen premiazko neurri batzuk:

  • Beharrezkoa da kostuen auditoria bat eta energiaren merkatuaren osoko erreforma bat egitea, teknologia bakoitzari bere kostu errealengatik ordainduko diona, ez enkante bidez, non teknologia guztiei eskainitako gehiengia aplikatzen zaien.
  • Espainiako Gobernuak, Red Eléctrica de España sistemaren operadorearen bidez, parte-hartze publiko handiagoa izan beharko luke, horniduraren segurtasunari eusteko funtsezko zerbitzua delako, eta lehentasuna eman beharko dio elektrizitatearen prezioa murrizteari.
  • Sistema elektrikoa lehenbailehen publifikatzeko eskatzen dugu.
  • Premiazkoa da pobrezia energetikoaren aurka babesteko neurri espezifikoak onartzea: ez-ordaintzeen aurrean zuhurtasun-printzipioa aplikatzea, hau da, enpresa hornitzaileak mozketa baten aurretik etxeko egoera sozioekonomikoa kontsultatzera behartzea eta, egoera ahulean egonez gero, hornidura bermatzea, kontsumitzaile kalteberaren figura birdefinitzea, enpresek pobrezia energetikoaren kostuak beren gain hartzea eta tarifa sozial bat onartzea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak neurri irmoak hartu beahrko ditu.
  • Garrantzitsua da familientzako formakuntza eta laguntza kanpaina handiak egitea, kontratu energetikoak haien beharretara egokitzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta independentzia handitzeko. Modu honetan, haien bizi-kalitatea hobetuz.

Energia eskubide gisa aldarrikatzen dugu, eta ez negozio espekulatibo gisa.

Horregatik, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan-ek dei egiten diegu erakunde ekologistei, sindikalei, feministei, gazteei, pentsiodunei eta gizarte-erakundeei deialdi hau eurena egitera eta URRIAREN 7AN, 19:00etan, IBERDROLA DORRETIK denok batera manifesta gaitezen Bilboko kaleetatik zehar.

Bilbon, urriaren 4an.

Atxikimenduak:

– Berri-Otxoak (Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales)
– EKA/ACUV
– POSADA DE LOS ABRAZOS/BESARKATUZ
– ESK SINDIKATUA
– CCOO
– Maizterrak, sindicato de inquilinos
– ELA
– LAB
– GAZTELEKUb
– SUKAR HORIA
– Meatzaldea bizirik
– OMAL
– NastideplasticBizaia
– STEILAS
– Euskal Gune ekosozialista 
– Osalde ONG por la salud publica
– BBT, Butroi Bizirik Trantsizioa
– Bizilur, ONG de Cooperación
– REAS Euskadi
– Extinction Rebellion Bizkaia o XR Bizkaia
– Zalla Bai
– Komite Internazionalistak
– Mekauen Konpartsa
– Zirika! herri gunea
– MUGARIK GABE, ONG de Cooperación al Desarrollo.
– MUNDUBAT, ONG de Cooperación al desarrollo.
– Martín Etxea, casa de asilo y apoyo a refugiados-as
– Bizizaleak konpartsa
– Greenpeace
– Biziz bizi
– Bilbao Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea / La Coordinadora de Grupos de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala
-Auzotarrok
  • Twitter
  • Facebook