Ekologistak Martxan Bizkaiak Lamiakoko padura berreskuratzea eskatu du

Ekologistak Martxan Bizkaiak eskatu du administrazioak EAEko Hezeguneen LAPean eta Leioako Udalak eskatutako paisaia-azterlanean adierazitakoa eta adostutakoa bete dezala, eta Lamiakoko padura leheneratzeko proiektua gara dezala, Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean geratzen den bakarra.

  • Twitter
  • Facebook

Txelio Alcantara joan zaigu

Ez da egun ona maiatzaren 5a, gaur mundu hobe baten aldeko bidelagun Ekologistak Martxanen, pertsona konprometitu eta hurbila, TXELIO ALCANTARA joan zaigu. Zure lasaitasuna eta kemena sumatuko dugu. Izan bekizu arina lurra, gure bihotzetan eramango zaitugu. Beti arte, lagun maitea!

  • Twitter
  • Facebook

Erraustegirik ez, ez hemen, Ez inon!

Eusko Jaurlaritzak Valogreeneri atea ireki dio Bergaran erraustegi bat ipintzeko. Erabaki horrek agerian utzi du Eusko Jaurlaritzaren asmoa: pribatuen interes ekonomikoen alde egitea, herritarren osasunaren gainetik.

  • Twitter
  • Facebook

Orain da Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen unea

Ostegun honetan, maiatzaren 5ean, eztabaidatu eta bozkatuko da Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran EAErako Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen aldeko PLE. Euskal gizartea asko dugu jokoan eztabaida horretan. Euskal gizartea asko dugu jokoan eztabaida horretan, herritarrok tresna bat lortu ahal izateko pobreziarekin amaitzeko, bizitza erdigunean jartzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Autopista Kanpora auzo-plataformak ez du onartzen Errekaldeko saihesbidearen proiektua atzeratzea aurrekontu faltagatik

Imanol Pradalesek Bizkaiko Batzar Nagusietan (2022/04/27) adierazi duenez, Errekaldeko saihesbidearen proiektuak itxaron egin beharko duela, aurrekonturik ez dagoelako; adierazpen horiek direla eta, Autopista Kanpora auzo-plataformatik bere nahigabea eta ezinegona adierazi nahi du eta Errekalde auzoa bitan zatitzen duen munstroa ahalik eta lasterren eraisteko aldarrikapena egiten jarraitzeko erabakia berresten du.

  • Twitter
  • Facebook

Bilboko Konpartsak Kapela Egunaren egitaraua aurkeztu dute

Konpartsen ordezkariek agerraldia egin dute Bilboko Plaza Barrian; bertan gogorarazi dute, urte hasieran aurreratu zuten moduan, Bilboko konpartsen asmoa dela aurten “irria eta poza berreskuratzeko ekarpen ahalik eta handiena egitea, azken bi urteotako egoera ilunari buelta emateko”.

  • Twitter
  • Facebook

AHTren aurkako jardunaldiak

Urte asko daramatzate Abiadura Handiko Trenari publizitatea egiten, obra honetan oso nabarmena izan da herritarren informazio eta parte harte falta. Inposaketa hori salatzeko AHTR-ik ez! Basauri – Bilbo eta AHT Gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi antolatu dituzte eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

  • Twitter
  • Facebook

Baldintzarik Gabeko Onarrizko Errentaren alde Euskal Herrian!

Baldintzarik Gabeko Onarrizko Errentaren aldeko 22.075 sinadura bildu ondoren, orain Legebiltzarraren txanda da. Horri dagokionez, maiatzaren 5ean, Legegintzako Herri Ekimenak (LHE) ekimena aurkeztuko du Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran, legebiltzarreko talde guztien aurrean.

  • Twitter
  • Facebook

Apario, harrobi batek bere tontorra lapurtu zion mendia

Ekologistak Martxan Bizkaiak salatzen duenez, herrialdearen bihotzean, Lemoa eta Bedia artean, harrobi batek Apario mendiaren ipar isurialdea jaten joan da  gailurreraino irentsi arte, inork eta ezerk erremediorik jarri gabe.

  • Twitter
  • Facebook

Slackline: mugarik ez naturaren kontserbazioa oztopatzeko?

Naturkon Gipuzkoako talde naturalisten eta ekologisten elkarteak, Ekologistak Martxanek kidea dena, askotan salatu du eremu babestuen gehiegizko erabilera publikoa. Eremu horien gaineko presioa muturreraino eramaten ari dira, bizitza basatiaren kaltetan.

  • Twitter
  • Facebook

Gogora ezazu Txernobyl

Ekologistak Martxan Txernobyleko istripua (Ukraina, 1986ko apirilaren 26a) gogora ekarri nahi du “Desentxufatu energia nuklearra” kanpainaren bitartez. Hortarako, itxiera hori gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea proposatu nahi diegu herritarrei, energia nuklearretik “desentxufatzea”, alegia.

  • Twitter
  • Facebook

Ortuella, Sader enpresa kutsatzailearen aurka dagoen herria

Ortuella herri aktiboa da eta ingurumen kausengatik erabat inplikatzen dira bere auzokideak. Horren adibide izan zen apirilaren 10ean Sader planta kutsatzailea Barguillan kokatzeko proiektua atzera botatzeko egin zen manifestazioa. Bere antolatzaileen arabera, “fabrikak izango duen kokapena ez da egokiena, Ortuellako herrigunetik gertu dagoelako”.

  • Twitter
  • Facebook

Bergarako errauskailuaren proiektuari egindako alegazioak

Hauek dira Ekologistak Martxan Gipuzkoak Bergarako errauskailuaren proiektuari egindako alegazioak (2021.eko azaroaren 1ekoak): Alegaciones al Proyecto incineradora de Bergara (cast.) Alegaciones adicionales al Proyecto incineradora de Bergara (cast.)

  • Twitter
  • Facebook

Aurten ere abian da Eragozpen Fiskalaren kanpaina

Aurten ere, martxan da Eragozpen Fiskalaren kanpaina. Jakingo duzenez, desobedientzia zibilaren ekintza bat da: gure zergen parte bat ez ordaindu, hau da, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partidak (egitura militarrak, bankuen erreskateak, AHT…) eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea du helburu.

  • Twitter
  • Facebook