Apario, harrobi batek bere tontorra lapurtu zion mendia

Gizakia da ingurune naturala maila globalean aldatzeko gai den animalia bakarra. Adibideak, zoritxarrez, soberan daude mundu osoan zehar. Eta ez da urrutira joan behar baten bat aurkitzeko.

Ekologistak Martxan Bizkaiak salatzen duenez, herrialdearen bihotzean, Lemoa eta Bedia artean, harrobi batek Apario mendiaren ipar isurialdea jaten joan da  gailurreraino irentsi arte, inork eta ezerk erremediorik jarri gabe.

Eta Aparioa ez da, hain zuzen, mendi muino anonimo bat. Bere kareharrizko gailurrak Mandoia mendilerroa (Zeberio) eta Ibaizabal bailararen artean zegoen artadi kantauriar garrantsitsuena (eta ia geratzen zen bakarra). Orain, gizakiak sakonki aldatutako espazio naturala bihurtu da, eta artadia, pagoa, haritza bezalako espezie autoktonoak suntsitu dituena pinus insignisekin ordezkatzeko.

Oraindik, artadi bat geratzen zaigu…  baina noiz arte?

 

 

  • Twitter
  • Facebook