Ortuellan Sader Ez’ plataformak sinadurak online biltzeko kanpaina abian jarri du

Auzokide elkarteak fabrika kutsatzaile hau herrian ez jartzeko kanpainarekin aurrera doa.  Hortarako, mobilizazio-gune propio bat abian jarri du Osoigo webgunean. Bertan, eskaera sina daiteke, Eusko Legebiltzarrean herritarren eta ingurumenaren eskaera horri erantzuteko konpromisoa duten politikariak irits daitezen.

Gogorazten dizuegu plataformak manifestazioa eta protesta ekintzak deitu dituela Meatzaldean Sader enpresa- produktu industrial arriskutsuak eta kutsatzaileak birziklatzen dituen konpainia- kokatzeko erabakiaren aurka. Beren esanetan erabaki hau onartezina da,  “Ortuellako herrigunetik gertu dagoelako”.

Plataforma honek herritarrei ohartarazi die enpresak Zorrotzatik (aurreko egoitza) alde egin behar izan duela bizilagunek eta Bilboko Udalak behartuta,”usain txarrak eta kutsadura sortzen duelako”, eta hainbat udelarritan lekua bilatu ondoren, “gure udalerriko ateak irekitaikusi ditu, laster futbol-zelaitik gertu kokatu ahal izateko”.

Plataformatik jakinarazi dutenez, 500 sinadurarekin aldarrikapena Eusko Legebiltzarrera iritsi ahal izango da. Online sinadura osatu ahal izateko, datu pertsonalak (izena, abizenak, telefonoa eta emaila) sartu behar dira webgunean, eta, ondoren, sistemak baieztapen-gako bat bidaliko dizu, solitudea egin ahal izateko.

 

 

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook