Erraustegirik ez, ez hemen, Ez inon!

Eusko Jaurlaritzak Valogreeneri atea ireki dio Bergaran erraustegi bat ipintzeko. Erabaki horrek agerian utzi du Eusko Jaurlaritzaren asmoa: pribatuen interes ekonomikoen alde egitea, herritarren osasunaren gainetik. Horretaz gain, maila demokratiko eskasa erakutsi du, ez baititu erantzun zehatzik eman alegazioei eta Bergarako HAPOri (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) ez du kontuan hartu. HAPOk ez du hondakinak tratatzeko gunerik jasotzen ezta araztegirik ere, eta Valogreenek bi jarduera horiek ezarri nahi ditu.

Bestalde, herritarrok izan behar dugu honako alderdi hauen berri: Valogreene hondakinak tratatzean isuri toxikoak sortuko ditu; besteak beste, metal astunak, dioxinak eta furanoak, eta proiektu teknikoan ez da azterketa espezifikorik egin haien efektua ikerteko. Jarduera kokapena ez da egokia, etxeak hurbil baitaude: baserri batetik 125 metrora, Basalgotik 440 metrora eta Bergarako hirigunetik kilometrora.

Valogreenek eta EJ-k karearen ekoizpenerako instalazio bat saldu nahi digu, baina ez da egia. Instalazioan hondakinak lehengai gisa baino ez dira sartuko, 155.000 Tn/urtean papergintzako hondakinak hain zuzen (162.00 Tn/urtean Zubietako erraustegian) eta erraustuko dute. Ondorioz, urtean hau sortuko du:

  • 8.000 Tn hondakin arrisku.
  • 90.000 Tn ur zikin.
  • 592.000 Tn ke.
  • 10 tn merkurio airera.

Isuriak 365 egun 24 orduz, baina kutsatzaile arriskutsuenak (dioxinak, furanoka, metal astunak,…)  6 ordu/urtean bakarrik neurtuko dira. Nola jakin dezakegu ez direla mugak gaindituko?

EJK-k hau jakinda ere, proiektua bat datorrela iraunkorreko helburuekin defendatzen du.

Nola fida gaitezke horrelako gezurra defendatzen duen erakunde publiko bategaz? Ulertezina da eta jarduera hau gelditu behar dugu.

ERRAUSTEGIRIK EZ, EZ HEMEN, EZ INON

Larramendiko Arnasa

  • Twitter
  • Facebook