![](https://ekologistakmartxan.org/wp-content/uploads/2020/04/buitre-muerto-624x300.jpg)
Arabako azken pozoitze kasuak salatu ditu Ekologistak Martxan taldeak
Arabako basapiztiaren azken pozoitze kasuen aurrean, Arrazua Ubarrundian eta Arroyaben, Ekologistak Martxan-ek kasu horiek ikertzeko eta erantzukizunak argitzeko eskatzen du.
Arabako basapiztiaren azken pozoitze kasuen aurrean, Arrazua Ubarrundian eta Arroyaben, Ekologistak Martxan-ek kasu horiek ikertzeko eta erantzukizunak argitzeko eskatzen du.
Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, Alto de Santo Domingon dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak. Zabortegia itxita dago jada, baina haren substantziek urak eta inguruan bizi diren pertsonak kutsatzen jarrai dezakete.
• Koronabirusak ekarritako pandemiaren testuinguruan, beharrezkoa da ulertzea biodibertsitatearen galeraren eta gizateriarentzat arriskutsuak diren gaixotasun infekziosoen gorakadaren artean dagoen lotura. • Ekosistema osasuntsu bat izurriteak eta patogenoak kontrolatzeko hesi naturala da; ondorioz, horiek suntsitzeak baliabide naturalak ustiatzeko arrisku zalantzagarrien eraginpean jartzen gaitu. • Ekologistak Martxan taldeak Espainiako Gobernuari zein gizarteari dei egiten die egungo larrialdi […]
Gaur egun, koronabirusaren aurka dugun defentsa bakarra gure immunitate-sistema da, eta sistema hori ahuldu egiten da irrati-frekuentziek eragindako kutsadura elektromagnetikoaren eraginpean egoteagatik. Hain zuzen ere, irrati-frekuentziak haririk gabeko teknologiaren (mugikorrak, WiFi-a, haririk gabekoak…) datuak komunikatzeko eta transmititzeko funtzionamendu-bitartekoak dira, eta 5G teknologiak esponentzialki handituko du kutsadura hori. Horrez gain, munduko globoaren azalera osora zabalduko du milaka satelite-antenen bidez.
Espainiako hiri-airearen kalitateari buruzko COVID-19ren krisiaren ondorioak’ deitutako txostenak trafikoaren murrizketa zorrotzak inoiz ez bezalako hobekuntza, legezko mugen eta OME gomendioen oso azpitik, hain zuzen ere, ekarri diola airearen kalitateari ondorioztatzen du
Ekologistak Martxan-etik Giza Eskubideen aldeko hainbat erakundek egindako posizionamendua babesten dugu, Barne Ministerioari eskatuz polizia-kidegoek proportzionaltasunez joka dezatela Alarmako estatuan zehar.
SARS-CoV-2 birusaren kasu positiboak dituzten etxe, ospitale eta adinekoen zentroetatik datozen hondakinen kudeaketaren inguruan Osasun Ministerioak egindako proposamenak lehentasuna ematen dio errausketari edota hondakindegian biltegiratzeari, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten tratamendu alternatiboak egon arren, hala nola, autoklabeko esterilizazioa
Koronabirusa (COVID-19) geldiarazteko hartutako neurrien eta gure gain hartzen dugun erantzukizun sozialaren ondorioz, Euskal Herriko 15 herri eta hiritan programatutako Ekozinemaldia 2020 bertan behera uztera behartuta gaude. Aurten Tolosaz gain, Artean, Ataunen, Barakaldon, Basaurin, Bilbon, Donostian, Iruñean, Leioan, Lekunberrin, Lizarran, Ordizian, Oreretan, Zaldibian eta Zallan zeuden antolatuta emanaldiak.
Klima aldaketaren ondorioz, ur baliabideak murrizten ari dira; larrialdi klimatiko honetara egokitzeko, kontsumoa pixkanaka-pixkanaka murriztu behar da, batez ere, nekazaritza sektorean
Koronabirusa agerian uzten ari da sistema honen aurpegirik gordinena. Langileon gehiengoa egoera oso zail batean dagoen bitartean, enpresa batzuk testuinguru hau aprobetxatuz, aberasten ari dira, Amazon besteak beste.
Espainian koronavirusak sortutako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren aurrean, Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek 19 neurri eskatzen dizkiegu Jaurlaritzari eta administrazio publiko guztiei erantzuna emateko eta bizitzaren zaintza erdigunean jartzeko.
Gaur goizean, 2008tik ohikoa den bezala, BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta (urtero egiten da, Bilboko Euskalduna Jauregian), BBVAren aurkako Plataformako ekintzaile talde batek ekintza bat burutu du banku horrek irabaziak lortzeko egiten dituen jarduera batzuk salatzeko.
Zaldibarko luiziaren egoeraren eta izan dituen ondorioen gainean daukagun iritzia argi eta garbi esatea garrantzitsua dela uste dugulako. Eta batez ere, Joaquin eta Alberto oraindik ez direla agertu gogorarazi.
Urtero bezala, BBVAk Bilbon egingo du akziodunen batzarra, Euskalduna Jauregian, eta, beraz, BBVAren Aurkako Plataformak elkarretaratze ta bi hitzaldi antolatu ditu
Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori eta Cespa-Ferrovialek kudeatzen duen Mutiloako zabortegia itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, aldi baterako neurriak ezarri ditu gainerako zabortegiek urtero Euskadiko 15 zabortegietara eramaten ziren 2,5 milioi tona industria-hondakin hartzeko duten zailtazunari aurre egiteko.
Herritarron garaia da. Indarrak batu eta aurrera egitekoa. Gure bizitzetan eta komunitatean eragiten duten auziei buruz erabakitzeko eskubide osoa dugu, eta horretarako,erreferendum bidez erabakitzea posible egingo dugu. Bidea hasia dugu eta hamaika garabertan bat egiten ari garenak.
Gertatutakoa ez dela kasuala uste du erakundeak; ondorioz, ingurumenaren eta langileen segurtasunaren aurkako delituak ekar ditzakete, administrazioaren kontrolarekiko egite edo ez-egitezko erantzukizunak alde
‘Proiektua gelditzea posible da oraindik’ lelopean, mila lagun ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan Supersur handitzeko proiektuari amaiera emateko eskatzeko. Orain arte egindako obrek dagoeneko 15 hektarea baso suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, eta bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hadu da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira.
Lehenik eta behin, familiaren eta lurperatutako bi langileen (Alberto eta Joaquinen) lankideen sufrimenduarekin elkartasuna adierazten du Zero Zabor Bizkaia elkarguneak.
Gertatutakoa ez dela istripu bat izan, baizik eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko darabilten ereduaren ondorio latza salatu nahi dugu.
Ekologistak Martxan taldeak Zaldibarko zabortegian lindanoa zegoela susmatzen zuen, taldeak egindako ikerketen ondorioz.
– Lindanoa tenperatura altuetan fosgenoan deskonposatzen da; gas hilgarria da, suteak daudenean gerta daitekeena. Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko zabortegian lindano kutsatzailea zegoela susmatu zuenean, bertan sute bat izateko arriskuez ere pentsatu zuen;
Dagoeneko hainbat habitat suntsitu dituen, baita auzitegietan helegite bat ere duenplan honen inguruan Bizkaiko Aldundiak duen sekretismoa salatzen du elkarteak
‘Proiektua geldi dezakegu oraindik’ lelopean, kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute, epaitegiek erabakia hartu arte
Aurreikusitako kontrol-sarea ez dator bat gertaeren larritasunarekin, maiztasunari eta neurketa-puntuei dagokienez.
Aixolako urtegia eta lurpeko uren laginak hartzeari uko egin dio planteamenduak.
Zaldibarko zabortegi batek izandako lur-jausiak argi eta garbi erakusten du administrazioek ez dutela jarraipenik ezta inolako kontrolik hondakinak pilatzeko gune horietan.
Ekologistak Martxan taldeak, lehenik eta behin, bi langileren egoera deitoratzen du. Are gehiago bilaketa gelditu egin delako amiantoa agertu ondoren.
Otsailean zehar, Sagarrak-Ekologistak Martxan elkartekoek hainbat jarduera aurkeztuko dizkizuegu Factoría de Valores programaren bidez. Programa hori prestakuntza-proposamen eraldatzaile gisa lantzen ari da Setem Hego Haizea, eta oraingo honetan Basaurin egingo dugu.
Larrialdi Klimatikoaren aldeko Aliantzaren izenean, eta zehazki Güeñes Bizia Plataformaren izenean, datorren larunbatean Zallan eta Güeñesen egingo den manifestaziora deitu nahi zaituztegu. Goiburua izango da “Gure osasunaren alde / Por nuestra salud”.