Albiste faltsuak edo albisteak faltsutzea
Gaur, 2020ko otsailaren 19a, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioak Ekologistak Martxan programa izan du hizpide, ‘Albiste faltsuak, eusko fake, Zaldibarko krisiaren inguruan’ monografiko batean, eta EiTB euskal erakunde publikoaren webgunean jaso da:
https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/7042126/fake-news-eusko-fake-noticias-falsas-torno-crisis-zaldibar /
Zehazki, honako hau adierazten da argitalpenean: “Ekologistak Martxan taldeak zabortegi horretan lindanoa ere bazegoela adierazten zuen, sareetan argitaratzen zuten, eta komunikabideei abisatzen zieten. Eusko Jaurlaritzak gezurtatu egiten zuen informazio hori “.
Zer zehaztu nahi du Ekologistak Martxan taldeak?
– Ekologistak Martxan taldeak Zaldibarko zabortegian lindanoa zegoela susmatzen zuen, taldeak egindako ikerketen ondorioz.
– Lindanoa tenperatura altuetan fosgenoan deskonposatzen da; gas hilgarria da, suteak daudenean gerta daitekeena. Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko zabortegian lindano kutsatzailea zegoela susmatu zuenean, bertan sute bat izateko arriskuez ere pentsatu zuen; egoera horren aurrean, bertan zeuden salbamendu eta erreskate langileak jakinaren gainean jartzea izan zen bere funtzioa, prebentzio neurri eraginkorrenak har zitzaten.
– Ekologistak Martxan-en ibilbidea beti izan da herritarren ongizatearekiko kezkagatik eta ingurumenean kalte egin diezaioketen produktu toxikoen presentziaren alertagatik. Zaldibarren gertatu da, eta etorkizunean ere hala egiten jarraituko dugu.