Hitzaldia (Bilbo) Nola eragiten dio klima-aldaketak giza osasunari?

“Nola eragiten dio klima-aldaketak giza osasunari?”

  • Data: Martxoak 21, osteguna (19:00). Sarrera librea.
  • Emailea: Mario Fernández (medikua, ingurumen- eta osasun-aditua eta Osaldeko kidea, osasun-eskubidearen aldeko elkartea).
  • Tokia: Ekoetxea. Pilota kalea, 5 behea. Alde Zaharra (Bilbo).

Klima-aldaketa eta horrek osasunean duen eragina gaur egungo garapen-ereduarekin lotuta daude. Eredu hori erregai fosilen erabileran eta berotze globala eragiten duten berotegi-efektuko gasen sorreran oinarritzen da.

Giza jarduera ez-iraunkorrak eragiten ditu klima-aldaketa, deforestazioa eta habitaten suntsiketa, eta, horren ondorioz, handitu egiten da zoonosien arriskua, hala nola koronabirusarena.

Beraz, Yayo Herrerok ondo dioen bezala, elkarrekin lotutako krisi anitzak (klima-aldaketa, biodibertsitatearen galera, gainbehera) zalantzan jarriko dituen norabide-aldaketa erradikalaren beharra planteatu behar dugu.

Antolatzaileak: Sumendi Elkartea eta Osalde

Laguntzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

  • Twitter
  • Facebook