Calendar

Feb
21
Fri
Topaketa (Getxo) Ekofeminismoa: bizitza, gorputza eta lurraldearen defentsa (gazteleraz)
Feb 21 @ 18:00 – 19:00

TopaketaEkofeminismoa: bizitza, gorputza eta lurraldearen defentsa (gazteleraz) (SARRERA DOAN)

Hitzaldi honetan teoria eta praktika uztartuko ditugu, ideiak eta bizipenak ere bai, ekofeminismoa lurraldearen defentsarako tresna gisa lantzeko. Yayo Herrerok eta Dalila Arguerak ikuspegi osagarrietatik partekatuko dituzte beren esperientziak, eta borrokei, gorputzei, lurraldeei eta feminismoei buruzko elkarrizketa elikatuko dute.

Horrela, Yayok egungo produkzio-ereduaren ikuspegi kritikoa emango du, eredu hori bizitzaren eta naturaren sostenguaren aurkakoa baita eta gure eko- zein interdependentzia etengabe ukatzen baititu. Bestalde, Dalilak bere esperientzia pertsonal eta politikoa partekatuko du, lurraldearen eta giza eskubideen defendatzaile gisa, Hondurasen meatzaritzako erauzketa-proiektuen aurrean. Lurraldearen ustiapenaren aurrean izan daitezkeen erresistentziak aztertuko ditu, eta emakumeek lurraren aldeko eta gizarte- eta ingurumen-justiziaren aldeko borrokak nola lideratzen dituzten sakonduko du.

  • Noiz? Otsailak 21, ostirala, 18:00etan
  • Non? GUrari, Emakumeen (guztien) etxea (Getxo)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki-erreserba? Sarrera librea tokia bete arte
    Jarduera hau Getxoko emakumeen etxearekin batera antolatzen da

Hizlaria:

Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizio Foroaren bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egile edo egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.

Mar
11
Tue
Hitzaldia (Bilbo) Cuidar del sueño. Funciones, hábitos y ambiente
Mar 11 @ 19:00 – 20:00

CUIDAR DEL SUEÑO. FUNCIONES, HÁBITOS Y AMBIENTE.

Loa gorputzeko jarduera garrantzitsuenetako bat da gure osasun fisiko eta mentalari eusteko. Lo gutxi, asko edo gaizki egitea patologia kroniko eta larri askorekin lotzen da, eta, aldi berean, bizitza kalitatea murrizten du eremu emozionalean, kognitiboan eta sozialean. Funtsezkoa da loaren fisiologia eta funtzioak ulertzea, eta loaren kalitatea erraztuko duten ohitura eta ingurune onenak ezagutzea.

Loaren higieneari ekitean, hura zehazten duten faktoreak zehaztuko ditugu, bereziki aldagarriak eta ingurunekoak. Horien artean daude fisikoak (zaratak, argiak, dieta mota, ariketa fisikoa eta beste ohitura indibidual batzuk, etab.), psikologikoak (estresa, harremanak) eta ekosozialak (etxebizitza, hirigintza mota, zarata mailak, kutsadura eta klima aldaketa).

Mar
13
Thu
Proiekzioa eta eztabaida (Bilbo) Bilbao, medio ambiente, memoria y futuro
Mar 13 @ 19:00 – 20:00

Dokumentalean, Bilbo ekologikoago baten aldeko borroken balantzea egiten da, baita mugimendu ekologisten ekarpen nagusiak, aurrerapenak, zailtasunak eta etorkizuneko erronkak ere.  Dokumentalean erlazio dialektikoa ezartzen da ekologisten eskarien eta erakundeek ingurumenaren alde eta hura hobetzeko emandako erantzunen artean, 1968tik gaur egun arteko hamarkadetan.

Erandioko, Lemoizeko gertakariak, Artigasko zabortegia, kutsadura, itsasadarra, mugikortasuna, birziklatzea, Pagasarri, energia-alternatibak, Bilbo 30era, eraztun berdea, klima-larrialdia… gaiak jorratu dituzte mugimendu ekologistako kideen eta udal-arduradunen testigantzen bidez, Bilbo eta ingurumenaren hobekuntza bateratzeko akordio, desadostasun eta helburu komunekin. Industria hiri izatetik zerbitzuen hiri izandako bilakaeraren irudi historikoak ere jaso dituzte.