Calendar

Apr
29
Tue
Ortua (Barakaldo) Beurko BHI Ortua
Apr 29 @ 15:00 – Dec 30 @ 15:15

Ortu baten parte izan nahi duzu?

Beurko BHI ikastetxean (Barakaldo) familientzako, bizilagunentzako eta, azken finean, baratze batean parte hartu nahi duen edonorentzako baratzea jarri dute martxan.

Ikasi ahal izango duzun guztiaren artean konponketa eta egokitzapena, baratze bertikalak, baratzearen zainketak (belar-sastrakak kentzea, uzta biltzea…) daude.

Gaur egun, ekimen hau astearteetan dago martxan, 15:00etatik 17:00etara. Baina, landareak egokitzen diren bezala, ordutegiak ere bai;). Parte hartu nahi baduzu, hurrengo estekan aukera dezakezu aukeren artean edo beste ordutegi bat proposa dezakezu. Sortzen diren proposamenetan oinarrituta, talde berriak sortzeko aukera zabaltzen da.

Parte hartu formularioaren bidez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceL8LgQCwdgTs-5CuGWqKxQYcZbI2hE8kv0uHSirBFGJpAew/viewform

Kontaktua: beatarrak@beurkobhi.com

Anima zaitez!

Aug
16
Sat
Aste Nagusia (Bilbo) Aste Nagusia 2025
Aug 16 – Aug 24 all-day

🍻🎶 ASTE NAGUSIA 2025 🍻🎶
Abuztuaren 16tik 24ra /  16 al 24 de agosto

‼️Aste Nagusia ate joka dugu eta aurrera ateratzeko denon laguntza da beharrezko.

💥Horregatik, txosnako txanden urteroko taularekin gatoz. Goiz eta arratsaldeko txandak beti bezala:
Goiz txandak. 12:00-19:00. Sukalde+Barra+Rabak
Arratsaldeko txandak. 19:00-01:00. Sukalde+Barra
Bizieguerdiak konpartsakide bazkaria prestatzeko.

Aurten “gaueko txandetan” (01:00-07:00) aldaketak ditugu:
– Ez da sukaldea irekiko.
– Sukaldea irekitzen zen gauetan, sukalde garbiketa egongo da.
– Kide batzuek txanda 01:00-04:00 egin ahalko dute.

Zalantzarik izanez gero galdetu😉

Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuek dena ez emateko.

Animatu laguntzera!💪💚
https://docs.google.com/spreadsheets/d/1TPhIlm3Be-vhXmgsAusC2FfdSfDlen-FOt4MQBE5Rns/edit?usp=sharing